2026-02-01
HomeIndustriaMetalgintzaDeba-Beheako metalgintzako delegatuak herrialdeko hitzarmenaren defentsan jarraitzen dute

Deba-Beheako metalgintzako delegatuak herrialdeko hitzarmenaren defentsan jarraitzen dute

LAB sindikatuko Deba Beheako metaleko delegatuek, herrialdeko hitzarmenaren aldeko mobilizazioekin jarraitzen dute. Otsailaren 7an kotxe carabana bat burutu zuten eskualde guztian. Eskualdeko herri guztioetatik eta poligono guztietatik pasatuz. Goizeko 8:30etan hasi eta eguerdiko 13:30etan bukatu zuten Eibarren.

Aste honetan ere, metaleko hitzarmena galtzeko dagoan arriskuaz ohartarazten duten pankartak eta kartelak jarriko dituzte. LAB sindikatuko delegatuek, mobilizatzen jarraitzeko erabakia hartu dute, horrek bermatuko baitu soilik ia 50 mila langile baino gehiagori aterpea ematen dien herrialdeko hitzarmena ez galtzea.

Otsailaren 18an, eguerdiko 12etan Industrias Mail enpresaren aurrean kontzentrazioa burutuko dute, ADEGIko exekutibako partaideen jarrera itxia salatzeko. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...