2026-10-09
HomeIndustriaMetalgintzaCorrugadoseko langileek azpeitiako lantegian sartu eta itxialdia hasi dute

Corrugadoseko langileek azpeitiako lantegian sartu eta itxialdia hasi dute

Corrugadoseko langileek euren lantoki barrura eraman dituzte beren lanpostuen defentsan egiten ari diren aldarrikapenak eta mobilizazioak. Hala, uneotan Azpeitiako lantoki (txatarreria aurrean) barruan dira, itxialdia hasi dute bertan. Erabaki ahalmena duen enpresako ordezkariren batekin bilera bat egiteko eskaera egitea eskatzen dute.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Maria Txibiteri Nafarroan 1.500 euroko gutxieneko soldata propioaren alde posizionatu eta ekimen politikoa abian jartzeko

CEN patronalak CCOO eta UGTrekin akordio interprofesionala negoziatzeari uko egin ondoren, eta Parlamentuak lege-proposamena hartu ez ondoren, Nafarroako Gobernuari bide politikoa berreskuratzea eskatuko diogu...

Postako langileak kalera atera dira zerbitzu publikoaren eta beren eskubideen defentsan

Elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean. Honako neurri hauek eskatu dituzte, hemen erabaki nahi dituztelako beren lan-baldintzak: - Posta Zerbitzu Unibertsalaren finantzaketa indartzea kalitatezko...

EAEko udal sektoreko greba eguna arrakastatsua izan da eta langileek argi eta garbi adierazi diote EUDELi negoziazioaren blokeoa ez dutela onartuko

Bizkaiko eta Gipuzkoako zonalde askotan greba jarraipena zabala izaten ari da, hainbat udaleta udal zerbitzu itxi direlarik. LABek eta ELAk argi adierazi nahi diegu Eudeleko mahaia osatzen duten alderdiei Udalhitzen negoziazioaren blokeoa ez dugula onartzen eta aurrera pausuak emateko garaia dela.