2024-07-27
HomeZerbitzu PublikoakPostaCorreos enpresak langile bat kaleratu du gaixotasun kronikoa izateagatik

Correos enpresak langile bat kaleratu du gaixotasun kronikoa izateagatik

PP alderdiak ezarritako Lan Erreformaren gauzapen gordin eta basati berri baten aurrean gaude. Correos enpresako Giza Baliabideen Zuzendaritzak, 23 urtez lanean zeramatzan Iruñeko langile bat kaleratu egin du. Correos-ek erabaki du Tina Parra Cobos langilea kaleratzea, mediku baxa ugari izateagatik. Enpresa Komitearen gehiengoak (LAB-CGT) langilearen berehalako berronartzea eskatzen du eta horretarako egunero hiru orduko lanuzteak egingo dituela iragarri du. 

Langile Komiteko gehiengoaren (LAB-CGT) irakurketa

CORREOS-ek LANGILE BAT KALERATU EGIN DU GAIXOTASUN KRONIKOA IZATEAGATIK

LAB eta CGTk osatzen duten Langile Komiteko gehiengoak kaleraturiko langilea berrartzea eskatzen dute.

PP alderdiak ezarritako Lan Erreformaren gauzapen gordin eta basati berri baten aurrean gaude. Correos enpresako Giza Baliabideen Zuzendaritzak, 23 urtez lanean zeramatzan Iruñeko langile bat kaleratu egin du. Langileak egin omen duen falta…gaixo egotea izan da!!

LABek dituen datuen arabera, Nafarroan eman den PPren Lan Erreformaren lehenengo aplikazioa izan da. Betiere, aldizkako mediku baxen inguruko lehenengo aplikazioa izanik. Correos-ek erabaki du Tina Parra Cobos langilea kaleratzea, mediku baxa ugari izateagatik.

Gezurra badirudi ere, Correos enpresak erabilitako argudioa gehiegizko faltak izatea da, falta hauek justifikatuak badira ere. Zehazki, Correos-ek dio faltak "justifikatuak baina aldizkakoak, lan-egunen %20 bi hilabetez jarraian suposatzen dutenak eta beste hamabi hilabete osoaren lanegun guztien %5 iritsi da."

Hau da, 2011ko azaroaren 7tik eta 2012ko apirilaren 2a bitarte eta 2012ko azaroaren 14tik abenduaren 26a bitarte, 18 eta 17 egunetan, hurrenez hurren, lanera joan ez izana leporatzen diote. Baina Tinak ez du hautatu lanera ez joatea. Baizik eta, gaixotasun baten ondorioz ezin izan da lanera joan.
Tinak pairatzen duen gaixotasun kronika dela medio eman diote mediku baxa.

Bestalde, langileak bere gaixotasunaren araberako lanpostu egokitua zuen eta Enpresa jakinaren gainean zegoen. Tinak burutu behar izan dituen zenbait funtzio, egokituriko lanpostutik at ziren, eta egoera honetaz jakitun ziren Enpresa zein enpresa medikua.

Luis Pérez Capitánek, Correos-eko Giza Baliabideen Zuzendaria dena eta bere garaian Nafarroako Lan Ikuskaritzaren burua zena, ez du zalantzarik izan Tina kaleratzerakoan.

Neurri berri honekin, aurrean zehar “deserosoak” diren langileen kaleratze errazak nahiz merkeak egiteko bidea zabaldu egin du Correos-ek.

Kapitalismoaren neurri basati hau onartezina da. Eta horren ondorioz, LA eta CGTk Tinaren kaleratzea bertan behera uztea eskatzen dute.

Correos enpresa handia da, negozio itzela duena baita etekin handiak ere. Eta milaka langileak ditu.
PPren Lan Erreformaren gauzapen honekin Correos-eko Zuzendaritzak izua hedatu nahi du langileen artean. Datuen arabera (Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak plazaraturikoak), gaixotasunak sendatu gabe langileak lanera itzuli egiten dira, kaleratuak izateko beldur baitira.

Ondorioz, gaixo dagoen langile bat kaleratzeak, injustua eta krudela izateaz gain, arrisku handi baten aurren uzten gaitu. Izan ere, baxen kopurua jaitsi daiteke baina ez gaixotasun kopuruarena. “Presentismo” deritzona (lanera joatea gaixo egonik ere) areagotuko da. Eta guzti honek, langileriaren osasunaren kaltetan eraginen du, baita lan gaitasunean ere.

Hemen gauden sindikatuak ez gaude prest onartzeko lan-kaleratze hau. Eta ez dugu onartuko ere gaixo dauden langileak izutzeko ofentsiba berri hau.
Gure ustez, langile honen kaleratzea ez da oinarritzen osasun arazoetan eta ez da arazo indibidual bat. Baizik eta patronalaren estrategia oso bat da.

Guzti honengatik, langileak mobilizatzera deitzen dugu. Izan ere, Tinaren kaleratzea gauzatu zenetik, langileen asanbladak burutu ditugu Nafarroa osoan arazoa konpartituz eta aurrera begirako erantzun sindikalak aztertuz.

Zehazki, hemen gauden sindikatuak heldu den urriaren 23tik aurrera lan uzte muga-gabea egiteko deitzen dugu.  

 

LAB sarean
{module[111]}

 

       

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko eskatzen die Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, beste behin eta behingoz

Politika publikoen bultzadak balio behar du eskualderako etorkizun ekosozial justua bermatzeko, eta bertan bizi eta lan egiten duten langileentzat lan baldintza, bizi baldintza eta zerbitzu publiko duinak bermatzeko.

Eusko Jaurlaritzak onartutako langile publikoentzako soldataren igoerak erosahalmenaren galera eta Madrilekiko menpekotasuna dakar, beste behin ere

LABek Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak langile publikoentzat (*) onartu berri duen %2ko soldata igoera salatzen du. Ikasturte honetan hiru greba eta hainbat mobilizazio egin ditugu soldata eta enplegua hemen erabakitzeko, bertan negoziatu eta adosteko. Hauek dira Jaurlaritzak agindutako azken neurriaren aurka azaltzen ditugun argudioak:

Prekaritateak dakarren lan segurtasun ezak hil egiten du

Gipuzkoako Kale Garbiketa sektoreko alderdi sindikal guztiak, ELA sindikatua izan ezik, pasa den uztailarean 10ean, Iruñean, gaueko txandan bere lana egiten zuen bitartean, lan istripuan hildako FCC-ko (Iruñerriko Mankomunitateko azpikontrata) langilearen familia, lagun eta lankideei elkartasuna eta babesa helarazteko, gaur uztailak 24, elkarretaratzea egin dugu Gipuzkoako FCC-ko egoitza nagusiaren parean, Hernaniko Zubiondo poligonoan.