2026-02-02
HomeIndustriaMetalgintzaCondesa Fabrileko LABek baztertzen du ELAk eta UGTk enpresarekin adostu duten...

Condesa Fabrileko LABek baztertzen du ELAk eta UGTk enpresarekin adostu duten lan hitzarmenaren akordioa

Legution dagoen CONDESA FABRIL enpresako LABeko Sail Sindikalak, bere erabateko oposizioa adierazi nahi du ELAk eta UGTk enpresaren zuzendaritzarekin adostu duten akordiori, zeinaren ondorioz enpresa hitzarmena berrituko da. 

Lan-karga egon badago ere, sindikatu hauek, komitearen gehiengoa osatzen dutelarik, enpresari eskaini diote langileen arteko dualitatea handitzea, kontratatutako berrien prekarietatea areagotuz, eta atzerapenak hitzarmenean soil-soilik 2014an soldatetan eta jardunaldian ez deskolgatzearen truke. ELAk eta UGTk onartu dituzte ultraktibitate mugagabetik 18 hilabetera pasatzea, soldaten izozketa, antzinatasuna mugatzea, kontratazio berrien prekarietatea 2 urteetatik 3ra handitzea, malgutasunari erraztasun gehiago ematea eta eszedentziak ere murriztea eta LABek ezin du inolaz ere hori guztia onartu.

Akordioa lortzeko prozesua ere gaitzesten dugu erabat. Gogorarazi nahi dugu ekainean, Arabako metaleko hitzarmenaren mobilizazioekin bat eginez, konzentrazioei eta lanuzteei ekin genien enpresa-hitzarmena duinaren alde eta plantilaren gehiengoak babestu zituela. Hala ere, bi sindikatuok borroka hori bertan behera utzi eta zuzendaritzarekin beste bide batzuk aztertzeari lehentasuna eman zioten, akordio txar hau lortzeko. Hori gutxi balitz, ELAk eta UGTk osatzen duten komitearen gehiengoak inposatu du hitzarmenaren bozketan parte hartzea hitzarmen bera aplikatzen ez zaien langileek, konfiantzazko administrariak eta goi karguak, horren onarpena ziurtatzeko. Soilik trikimailu horri esker lortu dute 4 bozka eskasen aldea.

Badakigu lan erreformak enpresariei botere handia ematen diela lan baldintza okerragoak inposatzeko eta hori da hain zuzen bi sindikatuok enpresan eskaini dutena: borrokari uko egin murrizketak onartzeko, urtebetean soldatetan eta jardunaldia deskuelgerik ez egotearen truke. Gure aldetik, CONDESA FABRILeko LABeko Sail Sindikalak jarraituko ditu defendatzen lan hitzarmen duinak, blindatuak eta atzerapenik gabekoak bai gure enpresan baita herrialdeko esparruan ere.
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. IruƱean...

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...