2026-01-31
HomeFederazioakIndustriaCementos Rezolako ABEEEa kentzea lortu dugu

Cementos Rezolako ABEEEa kentzea lortu dugu

LABek akordioa lortu zuen Audientzia Nazionalean egitekoa zen epaiketaren egun berean Cementos Rezolako EEEa erretiratzeko. Epaiketan apiriletik ezartzen ari diren EEEa legezkoa den ebatzi behar zen. Akordioan, langile guztiak lanera bueltatzea adostu da.

Cementos Rezolak 2020ko apiriletik EEEa aplikatzen ari zen bere 324 langileentzat. (106 AƱorgan, 94 Arrigorriagan eta 114 Malagan). LABen iritziz, ABEEEak ez zuen inolako oinarririk eta koronabirusaren garaiotan EEEak indarrean jartzeko erraztasunagatik aurkeztu zuen enpresak. Horregatik, LABek bakarrik epaitegian salatu zuen EEEa bidegabea zela iritzita.

EEEa indarrean egon den bitartean, etxean zeuden langileek egin beharreko lanak azpikontratatutako langilez egiten saiatu da zuzendaritza. Hilabete hauetan mobilizazio eta lanuzteak egin dituzte langileek hori salatzeko eta EEEa erretiratzea eskatzeko.

Orain LABek ondorengo akordioa lortu du Cementos Rezolako zuzendaritzarekin, Audientzia Nazionalean egin behar zen epaiketa ez egitearen truke:

• EEEa kendu da Cementos Rezolak dituen 3 lantokietan, AƱorgan, Arrigorriagan eta Malagan. Beraz, etxean zeuden langile guztiak euren lanpostuetara bueltatzen dira.

• EEEan egon diren langileek kopuru bat jasoko dute soldatan izan duten galera konpentsatzeko.

Hori gutxi balitz, pozez hartu dugu Cementos Rezolaren akzioen jabe, Heidelberg Cement Groupk Espainiar Estatuan dituen 8 lantokietan akordioa aplikatuko duela jakitea.

EEEaren kontrako borrokak eta zuzendaritzaren gehiegikerien kontra LABek egindako lan juridikoak ekarri dute albiste pozgarri hau. Akordio hau garaipen handia da Cementos Rezolako langile guztien eskubideen defentsan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...