2026-02-02
HomeOharrakZerbitzu PribatuakCCOOk eta UGTk bankaren zekenkeriaren aurrean men egin eta sektoreko langileentzat soldatak...

CCOOk eta UGTk bankaren zekenkeriaren aurrean men egin eta sektoreko langileentzat soldatak izoztea onartu dute

Negoziazio mahaitik kanpo adostu duten aurreakordioaren arabera bi urterako izoztuko dituzte soldatak

CCOOk eta UGTk AEB banka patronalarekin lortu duten AURREAKORDIOAREN berri izan eta gero, ezagututako datuen eta horiek izango dituzten ondorio larrien inguruan LEHEN BALORAZIOA egin nahi dugu lerro hauen bidez:

1. ONARTEZINA da banka milioi askoko irabaziak izaten ari den bitartean langileei soldatak izoztu nahi izatea.

2. CCOO eta UGT soldata murrizketen KONPLIZE bihurtzen dira, bankako milaka langileren eros¬-ahalmenaren galera dakarren aurreakordio hau bultzatuz.

3. Bankariek aberasten jarraitzen dute, eskandaluzko ordainsariak jasotzen; goi karguek urtero milioi ugari jasotzen duten bitartean, langileei bi urterako soldatak izoztu nahi izatea onartezina da.

4. Onartezina da, halaber, erabakia ezkutuan adostu izana, mahai negoziatzailetik kanpo, nor eta CCOO izan zenean bilerak “bertan behera” utzi nahi izan zituena. Horrekin erakutsi du CCOOk zein zen bere helburua, alegia, besteok bere asmoen berri ez izatea eta beraz, salatzeko modurik ere ez izatea, akordioa itxi arte.

5. Gero eta ageriagokoa da Euskal Herria esparru izango duen Bankako Hitzarmen baten beharra, ziur gaude marko horretan ez litzatekeela mota honetako akordiorik sinatuko eta bankako langileek geure etorkizuna erabaki ahal izango genukeela, eta ez, orain dugu bezala, patronal zeken baten eta men egiten dioten sindikatuen esku.
Aurreakordioa mahaira eramaten dutenean eta osorik ezagutzen dugunean plantilarentzat izango dituen ondorioak zehaztasunez aztertuko ditu LAB sindikatuak.
 

Euskal Herrian, 2012ko otsailaren 23an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...