Erretreten erreforma gaitzesteko mobilizazioek ez dute etenik
Beste behin ere, bosgarrenez, Ipar Euskal Herritarrok greba egin dugu Macron gobernuaren erretreten erreformaren aurka. Deialdiz deialdi jendetza batu dute sindikatuen mobilizazioek, eta langileok borrokan jarraitzeko asmoa dugu. Gaurkoan 10.000 pertsonatik gora bildu du Baionako manifestazioak.
Estaturik gabeko nazioetako klase sindikatuek jokatu beharreko paperaz hitz egin dugu...
Bilera egin dugu Bilbon, eta, prekaritatea gero eta gehiago zabaltzen ari den garai honetan, langile klasearen lan eta bizi baldintzak hobetzeko behar dugun sindikalgintza ereduaren inguruan sakondu dugu.
Arrantzaleen biziak babestu behar dira, armadoreen interes ekonomikoen gainetik
Frantziako kostaldean arrantzan ari zen Ondarroako 'Kaxarra' itsasontziko arrantzale batek bizia galdu du, bertan gertatutako istripu baten ondorioz.
Bat egiten dugu pentsiodunen mugimenduak Bruselara egindako martxarekin
Pentsionistak Enplegu eta Politiko Sozialetako Komisioarekin eta hainbat europarlamentarirekin bilduko dira, Euskal Herriko kaleetan astero astero presente dauden aldarrikapenak Europara eramateko helburuarekin.
Lan Ikuskaritzak UDAPA-ren aurkako zigor-prozedura administratiboa irekitzea ebatzi du prebentzio-arloko arau-hausteengatik...
Joan den abenduan UDAPAko langile batek lan-istripu bat izan zuen Gasteizko lantokian, gaizki seinaleztatutako eta irekita zegoen zanga batera erorita. Erorikoaren ondorioz, langilea larri zauritu zen. LABek salaketa jarri zuen, enpresa batzordearen izenean.
Presoen eskubideen alde mobilizatu gara Bilbon
Udan egindako etenaldiaren ostean, hileroko dinamikari eman diogu jarraipena, eta Sare erakundearen Izan Bidea ekimenaren baitan egin dugu mobilizazioa, Plaza Eliptikoan, Espainiako Gobernuaren Delegaritzaren aurrean.
13/13 sumarioko auzipetuen aldeko manifestazioan parte hartzeko deia egiten diegu euskal...
Irailaren 12an, igandean, Donostian deitu den mobilizazioarekin bat egiten dugu. 13:30ean abiatuko da manifestazioa Donostiako Bulebarretik.
Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen eskubideen defentsan mobilizatu gara Gasteizen
Azken hamar urteotan Euskal Herrian izan den aldaketaren araberako espetxe-politika berriak premiazkoak direla aldarrikatu dugu elkarretaratzean.
Presoen eskubideen defentsan mobilizatu gara Gasteizen
Presoak hurbiltzea eta erregimen arrunta haien bizi-baldintzetan aplikatzea funtsezko urratsa da normalizazioaren bidean. Hala aldarrikatu dugu sindikatuok, Foru plazan egindako elkarretaratzean.