Lan heriotzen odolustea salatu dugu Arabako Foru Aldundiaren aurrean

Lan heriotzen sarraskiak ez du etenik. Aurten 70 langile hil egin dira, gutxienez, Euskal Herrian; eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarko zabortegian. Azken egunotan beste zenbait lekutan egin bezala Donostian ostiralean egindako elkarretaratzea adibide, Gasteizen mobilizatu gara euskal gehiengo sindikalak deituta, prekarietateak hil egiten duela salatzeko. Hain zuzen ere, Arabako Foru Aldundiaren aurrera eraman dugu lan heriotzen salaketa, eta instituzioei beste alde batera ez begiratzeko exijitu dugu bertan. Gogoan izan ditugu hildako langileak; Amurrioko Saretxoko obretan joan den asteazkenean hildako behargina, tartean.

Apirilaren 27ko mobilizazioak

Donostia 10:30 Pio XII Bilbo 11:00 Confebask Iruñea 12:00 Gaztelu Plaza Gasteiz 12:30 Ama Zuria

Comunicado del comité de empresa de Tubacex

Una vez más, nos encontramos ante un desagradable hecho, acaecido esta noche en ACERALAVA. En esta ocasión, tenemos que lamentar muy profundamente, la muerte...

LAB sindikatuaren balorazioa

Sententzi honetan epaileak argi uzten badu ere langile hauek pairatzen duten gaixotasuna amiantoarekin lan egindakoaren ondorioa dela, eskumen falta argudiatuz uko egiten dio gaixotasun...

Arrantzaleen biziak babestu behar dira, armadoreen interes ekonomikoen gainetik

Frantziako kostaldean arrantzan ari zen Ondarroako 'Kaxarra' itsasontziko arrantzale batek bizia galdu du, bertan gertatutako istripu baten ondorioz.

Premiazko neurriak exijitzen ditugu, sektore guztietan hedatuta dagoen lan heriotzen sarraskiarekin...

Beste lan heriotz bat gertatu da gaur, Arabar Errioxako Eltziego herrian oraingoan, ardogintza sektorean. Bodegas Eguiako 56 urteko langile batek (J.A.E.G.) lan istripua izan du goizean, jasotako lehen informazioen arabera, errobot-makina bat gainera erori eta harrapatuta gelditu ondoren.

Azken hiru urteetan hiru langilek bizia galdu dute Muxikan, baso lanetan;...

Langile honen heriotzaren arrazoiak ikertzeko eskatzen dugu; lan baldintzak eta lan erritmoak, barne. Erantzuleak seinalatu behar dira.

Lan heriotzen sarraskiak eraikuntza sektorea kolpatu du oraingoan; bi langile hil...

Hormigoi kamioiarekin lanean ari zela izan du istripua Urnietan hildako langileak. Altueratik erorita zendu da Amurrioko kasuan. Aurten, gutxienez, 51 langilek galdu dute bizia lanean Euskal Herrian.

Lan Ikuskaritzak UDAPA-ren aurkako zigor-prozedura administratiboa irekitzea ebatzi du prebentzio-arloko arau-hausteengatik...

Joan den abenduan UDAPAko langile batek lan-istripu bat izan zuen Gasteizko lantokian, gaizki seinaleztatutako eta irekita zegoen zanga batera erorita. Erorikoaren ondorioz, langilea larri zauritu zen. LABek salaketa jarri zuen, enpresa batzordearen izenean.