Atxiloketak demokrazia batean ez gaudenaren seinale direla adierazi du Imanol Karrerak

LABeko sei kide atxilotu ditu gutxienez Espainiako Poliziak Iruñean, goizean, martxoaren 8arekin eta Nafarroako garbiketa sektorearen prekaritatearekin lotutako protesta ekintza batzuk aitzakia hartuta.

Mobilizatuko gara Elgoibarko Hansa-Flex enpresan gertatzen ari den jazarpen sindikala salatzeko

Datorren martxoaren 5ean, elkarretaratzea egingo dugu Elgoibarko Hansa-Flex enpresan ematen ari den jazarpen sindikala salatzeko, Albitxuriko industriagunean, aipaturiko lantegiaren aurrean.

“Ez da kasualitatea, borroka sindikal feminista gero eta indartsuagoa denean, erantzuna...

Iruñean LABen sindikalismo borrokalariaren kontra izandako polizia operazioaren harira, agerraldia egin dugu CEN Nafarroako Enpresaburuen Elkartearen aurrean, atxilotuek beraien eta sektore feminizatuetako zenbait delegatu eta langileen parte hartzearekin. Ostiralean hiriburu eta herrietan eta larunbatean Iruñean (17:00, Baluarte) mobilizatuko garela jakinarazi dute.

Patronala eta polizia eskuz esku aritu dira sindikalismo borrokalariaren aurkako operazioan

Operazio koordinatu batean, Espainiako Poliziak LAB sindikatuko 6 kide atxilotu ditu Nafarroan -bortz Iruñean eta bertze bat Altsasun-, martxoaren 8an CEN enpresaburuen elkartearen egoitzan eginiko protesta batengatik eta apirilaren 9an Garbiketen greba iragartzeko ISN enpresako kamioi baten gainera igotzeagatik.

U27ko Greba Orokorreko auziperatuak: «Instituzioek eta kapitalak gure eskubideak zapaldu ez...

Auziperatuen oharra.- «2011ko Urtarrilaren 27an Hego Euskal Herrian Pentsioen erreformaren kontra burututako greba orokorrean kalera irten ginen 18 kide gara. Pikete informatibo lanetan ari...

Garbiñe Aranburu: “Ez gaituzte bidetik aterako; jarraituko dugu eredu sindikal feminista...

Iruñeko kaleak hartuko ditugu, aste honetan izandako atxiloketak salatzeko, "Borroka sindikal feminista aurrera. El sindicalismo combativo no es delito" leloarekin. Gabiñe Aranburu idazkari nagusiak gogor salatu ditu egunotako gertakariak, asteartean atxilotuetako bi delegatu ondoan zituela: "Injustizia baten isla diren langileak delitu egile bezala tratatzen dituzte, eta, berriz, delitua egiten duen patronala, indarkeria aplikatzen duen patronala, zigor gabe geratzen da".

Babesa erakutsi diogu penaletik akusatu duten PCB-ITPko gure delegatuari

Zigor Azpiolea, LABeko delegatua PCB-ITPn, penaletik akusatu dute enpresak eta Ertzaintzak. Barakaldoko lantegiko atean, enpresa-batzordeak prentsaurrekoa eman du neurri honen kontra dagoela adierazteko eta akusatuarekiko elkartasunez abian jarri duten kanpainaren berri emateko.

Mobilizazioa egin dugu Tuteran, Oleofat-eko gure hautagaia berronartzea eskatzeko

Tuterako La Serna industrialdean dagoen Oleofat enpresan hauteskunde sindikalak egitea sustatu genuen abuztu hasieran. Erantzun bezala, enpresak LABen hautagaia kaleratu zuen. Kaleratzea salatu eta gure hautagaia berriro lanean hastea eskatzeko mobilizazioa egin dugu Tuterako Foru Plazan.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, IKEAk diskriminatu egiten ditu langileen ordezkariak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak erabaki du IKEAk LABen ordezkariari inposatutako mugirkortasun funtzionalak urratu egin zuela ordezkaritza sindikalerako eskubidea, eta ondorioz, zigortu egin du multinazionala langilea bere lanpostuan berronratzera, aldaketak sortutako soldaten aldeak ordaintzera eta sortutakoagatik kalteordaina ordaintzera.