Pobreziarekin amaitzeko ezinbestekoa da politika publikoak iraultzea

Urriaren 17a Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da. Urtez urte, pobrezia desagerrarazteko nazioarteko egunean, helburu hori betetzeko proposamen eta asmo desberdinak jasotzen ditugu herritarrok, administrazioak kudeatzen dituztenen borondate politikoaren esku dagoela jakitun. Urteek aurrera egin ahala ordea, administrazio publikoetatik egiten diren gogoeta eta proposamenek gustu txarreko txiste baten zapore garratza uzten digute. Izan ere, pobrezia murriztu eta egoera hobetu beharrean, pobrezian sakontzen eta berau hedatzen jarraitzen dugula erakusten digu errealitateak Hego Euskal Herrian.

Langabeziak %42,5 egin du gora gazteenen artean

Enplegu Zerbitzu Publikoen bulegoetan erregistratutako 169.877 langaberekin amaitu da 2020. urtea Hego Euskal Herrian. Erdiak baino gehiago emakumeak dira (%55,1), eta horrek agerian uzten du genero-arrakalak bere horretan jarraitzen duela.

EAEko aurrekontuetan ondasuna banatzea, eskubideak bermatzea eta zerbitzu publikoak garatzea eskatu...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok deituta, manifestazioak egin ditugu EAEko hiriburuetan. Hain zuzen ere, Gasteizko Gobernuak abenduaren 17an Parlamentura bidaliko du aurrekontu proiektua, eta, orain arte entzun ditugun adierazpenen arabera, ez da inongo borondaterik antzematen neurri sozialak bermatzeko aurrekontuetan dotazioak handitzeko. Hori ela eta, kalera irten gara aurrekontu sozial, parte hartzaile eta burujabeak eskatzeko, azken asteotan Hego Euskal Herrian egindako mobilizazioei jarraipena emanez. Bilboko manifestazioan, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza: "Azken hilabeteotan inoiz baino ageriago geratu dira sistemaren hutsuneak, inoiz baino argiago geratu da kapitalismoa dela bizitzaren etsairik handiena. Eredu berri bat behar dugu".

EAEko aurrekontuek herritarren lehentasunekin ez dutela bat egiten salatu dugu Gasteizko...

EAEko 2021eko aurrekontuak onartzeko saioaren eguna da Gasteizko Parlamentuan. Honen aurrean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok mobilizazioa egin dugu kanpokaldean, "Ondasuna banatu, eskubideak bermatu, zerbitzu publikoak garatu" lemarekin. Hain zuzen ere, Legebiltzarraren eraikina inguratu eta ekitaldia egin dugu bertan, eta LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza. Langile borrokak puri-purian dauden honetan, herritarren gehiengoaren egoera gero eta kaxkarragoa denean, langileen eta jendartearen aldarrikapenek aurrekontuetan ez dutela islarik salatu du: "Aurrekontu hauek langileak eta herritarrak mespretxatzen dituzte".

Argindarraren prezioak gora egin du berriz; oligopolioei muga jartzeko garaia da

Pandemiaren bigarren olatua deitu duten honetan eta urte hasieran bizi izan dugun hotz bolada betean, sektore energetikoa kontrolatzen duen oligopolioak argindarraren igoera abusibo, neurrigabeko eta ilegala egin du. Energia oinarrizko beharrizana izanik ere, azken hamarkadetako politika neoliberalek eskubideak urratu, ukatu eta mozkinak arteratzeko ondasun bilakatu arazi dute, geroz eta herri sektore gehiago pobretze energetikora eramanez eta kolektibo zaurgarrienak gogorrago kolpatuz.

‘Black Friday’ egunean Ernairekin mobilizatuko gara Iruñean, gazte langileen prekaritatea salatzeko

LAB sindikatuko eta Ernai gazte antolakundeko hainbat kidek agerraldia egin dugu gaur, Decathlon enpresak Berriozarren duen saltoki handiaren parean, gazte langileen prekaritatea salatzeko ortzirale honetan Iruñean mobilizatuko direla iragartzeko. LABek eta Ernaik adierazi dugu Black Friday eta gisako ekimen kapitalistek kontsumismo basatia sustatzen dutela eta milaka langile gazte, emakume eta migratzaile “erabili eta botatzeko langile” bilakatzen dituztela.“Bizi-baldintza eta lan-baldintza tamalgarrien sinonimoa da Black Friday”, adierazi dugu.

Langabeziaren jaitsiera, enplegurik sortu gabe

Covid-19ren krisiaren ondorio ekonomiko eta sozialek jendarte osoa kolpatzen jarraitzen dute, baina oso modu desberdinean. Izan ere, enpleguaren suntsiketa bereziki gogorra izaten ari da 16 eta 24 urte bitarteko gazteen artean. Hori ez da kasualitatea, kolektibo horrek prekarietate eta lan-ezegonkortasun handiagoko baldintzak baititu, bai krisi-garaian, bai oparoaldi ekonomikoan.

Garbiñe Aranburu: “Politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko...

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, aktualitateari buruz hitz egiteko. Beasteak beste, EAEko aurrekontuei buruz aritu da: "Aurtengo aurrekontuak egoera berezi batean datoz; pandemia baten erdian, osasun krisia oraindik gainditu gabe eta aurretik pairatzen genuen krisi ekonomiko eta soziala guztiz areagotu den momentuan. Horregatik, aurtengo aurrekontuek garrantzia berezia dute, eta guk esaten duguna da orain arteko politika publikoetan norabide aldaketa bat beharrezkoa dela; bestela, politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko da".

Donostian, Bilbon eta Gasteizen mobilizatuko gara abenduaren 13an, aurrekontu sozial, parte...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok deituta, manifestazioak egingo ditugu EAEko hiriburuetan. Hain zuzen ere, Gasteizko Gobernuak abenduaren 17an Parlamentura bidaliko du aurrekontu proiektua, eta, orain arte entzun ditugun adierazpenen arabera, ez da inongo borondaterik antzematen neurri sozialak bermatzeko aurrekontuetan dotazioak handitzeko.