Osakidetzari eskatu diogu egiturazko arazoen aurrean konponbideak jar ditzala

Sindikatuok kalera atera gara berriro, Osakidetzak dituen egiturazko arazo larriei irtenbidea emateko. Oraingo honetan, lan zentroetan bizi den egoera larria salatzeko, elkarretaratzeak egin ditugu Osakidetzako lan zentroetan bertan, azken asteotako mobilizazio-dinamikari jarraipena emanez. Hain zuzen ere, Osakidetzako zuzendaritzak negoziatzeko duen borondate ezaren aurrean, greba eguna deituta dugu urtarrilaren 28rako. Ordura arte, mobilizazioak egiten jarraituko dugu, urtarrilan zehar ere.

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko zentroen Nafarroako hitzarmen sektorialerako aurreakordioa sinatu dugu...

Nafarroako Gobernuarekin itundutako eta kudeaketa pribatua duten desgaitasuna duten pertsonentzako zentroetan ordezkaritza duten erakunde sindikalek -ELA (%30,56), LAB (%26,39), CCOO (%23,61) eta UGT (%18,06) sindikatuek- aurreakordioa sinatu dute gaur Iruñean, sektoreko V. hitzarmena ezartze aldera. Lehenengo aldiz sinatuko du LABek hitzarmen probintzial hau, oso positibotzat jo baitu aurrekoek jasotzen ez zituzten aurrerapen batzuk jasotzea, 2.000 langile inguruko lan-baldintzak nabarmen duintzeko aukera emanen dutenak.

Enplegua mantendu eta egonkortasunaren alde mobilizatzera deitzen ditugu sektore publikoko langileak

2021. urtea oso garrantzitsua izango da EAEko administrazioetan urte luzez lanean egon diren behin-behineko langileentzat. Inork ez du zalantzan jartzen euskal administrazioetan behin-behinekotasunaren erabilera iruzurtia izan dela, Europako sententziek argi utzi zuten bezala, abusuzkoa hain zuzen. Espainiar estatuan dagoen legediak ez du inolaz ere euskal administrazioetan daukagun egoera jasangaitz hau konpontzeko balio; agintarien utzikeria baimentzen du, sektore publikoa ahuldu eta pribatizatzeko erraztasunak emanez.

Mankomunitateak eta TCC enpresak arduragabekeriaz jokatu dute Txibiteren Gobernuak emaniko aginduaren...

Puntako orduetan erabiltzaileak kanpoan geratzeaz aparte, ez da herritarrentzako zerbitzu publiko egokia bermatuko. Horrez gain, gidariek kontrolatu behar dituzte billabesen jende muga, eta langilea arrisku batera eramaten du.

AUZITEGIEK MUGA JARRI DIOTE IZENDAPEN ASKEARI ALDUNDIAN ETA GUFEN

Orain dela gutxi emandako hiru epaik zuzenbidearen kontrakotzat jo dute hainbat burutza eta burutzen baliokide diren lanpostuak izendapen askearen bitartez betetzea eta sistema hori...

Erandioko Udala pribatizazioaren bidea bultzatzen ari dela salatzen dugu

Ikastetxe bateko atezaintza zerbitzua pribatizatu izana salatu du Erandioko Udaleko LAB atal sindikalak. Izan ere, ikasturtea hasi eta batera, Altzaga ikastolako Haur Hezkuntzan (Bekoa ikastetxea) enpresa pribatu bateko langilea jarri dute atezain lanetan. LABek argi adierazi nahi du eskola publikoan langile publikoak behar ditugula.

Eusko Jaurlaritzak proposatzen dituen tresnak ez dira nahikoak behin-behinekotasunaren abusuarekin amaitzeko

Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorrerako Kidego eta Eskalen Lege proiektua Legebiltzarrera eramatea onartu du gaur. Zalantzarik ez dugu Legebiltzarrean ematen den indar korrelazioak lege horren onarpena ahalbidetuko duela, gainontzeko alderdi eta sindikatuon ekarpenei arretarik egin gabe.

EAEko aurrekontuek herritarren lehentasunekin ez dutela bat egiten salatu dugu Gasteizko...

EAEko 2021eko aurrekontuak onartzeko saioaren eguna da Gasteizko Parlamentuan. Honen aurrean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok mobilizazioa egin dugu kanpokaldean, "Ondasuna banatu, eskubideak bermatu, zerbitzu publikoak garatu" lemarekin. Hain zuzen ere, Legebiltzarraren eraikina inguratu eta ekitaldia egin dugu bertan, eta LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza. Langile borrokak puri-purian dauden honetan, herritarren gehiengoaren egoera gero eta kaxkarragoa denean, langileen eta jendartearen aldarrikapenek aurrekontuetan ez dutela islarik salatu du: "Aurrekontu hauek langileak eta herritarrak mespretxatzen dituzte".

Neurriak exijitu dizkiegu administrazioei aniztasun funtzionala duten langileen eskubideak bermatzeko

LABek mobilizazioak egin ditu Bilbo eta Donostian aniztasun funtzionala duten pertsonek ohiko lanpostu bat eskuratzeko dituzten zailtasunak eta Enplegu Zentro Berezietako prekarietatea salatzeko. Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkartu dira eta Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, “Aniztasun funtzionala duten pertsonen insertzio sozial eta laborala edo esku-lan merkea eta enpresentzako negozioa?” lemarekin.