Productos Tubulares-eko ABEEEa erretiratzea eskatzen dugu

Productos Tubulares-eko langileek kontziente izan behar dute aipatu akordioak etorkizunenan ekar ditzakeen ondorioz. 2018an gertatutakoa gogorarazi nahiko genuke, edo ITP bezalako gure inguruetako enpresetan gertatzen ari dena, ABEEEa akordioarekin sinatu ondoren EEE baitaukate mahai gainean.

Auzitegi Nazionalak arrazoia eman digu, eta Arcelor Mittalen espedientea baliogabetu du

Auzitegi Nazionalak 109/2020 epaiaren bidez baieztatu du langileok bagenekiena, alegia, ez zegoela Arcelor Mittalen ABEEErako arrazoirik, eta LABen eskaria osorik berretsi du. Epaia oso gogorra izan da enpresarentzat; izan ere, langileen ordezkariei dokumentazioa eta informazioa falta zaizkiela, patronalaren fede txarra eta arrazoi horrengatik iruzurra gertatu dela frogatu du.

Aernnova, Tubacex eta ITP-PCBko langileek bat egin dute enpleguaren defentsan

Aernnovako Enplegu Erregulazioko Espendientearen lehen epaiketa egunean, bertako langileek greba egin eta Bilbora bertaratu dira Beranturiko lantegitik, beraien lankideak berrartzea exijitzeko. Beraiekin batera, antzeko egoeran dauden Tubacex eta ITP-PCBko langileak ere hurbildu dira EAEko Auzitegi Nagusira eta EAJren egoitza aurrera. Hala, beraien lanpostuen defentsan berriro mobilizatu dira, euren aldarrikapenak EAJ eta epaileei helarazteko. Epaiketa bertan behera geratu behar izan da azkenean, koronabirusak eragindako konfinamendu bat dela medio.

Datorren larunbatean mobilizatzeko deia egin dugu, Arabako enpleguaren defentsan

Datorren larunbatean, urtarrilaren 30ean, egingo da “Araba enpleguaren defentsan” manifestazioa, Aernnova, SDA, Laminaciones Arregui eta Alestis-eko enpresa-batzordeek eta Pentsionistak Araba, kirol jardueretako langileak, SOS Ostalaritza eta GPSk deituta. 17:00etan hasiko da Bilbo plazatik.

Martxoaren 5ean, lanuztea eta mobilizazioa egingo ditugu Aiaraldean, enplegu eta bizitza...

LAB, ELA, ESK eta STEILASek, euskal gehiengo sindikala osatzen dugun sindikatuok, datorren martxoaren 5ean Aiaraldean enplegu eta bizitza duinaren alde mobilizatzera dei egiten dugu. Eskualde mailako 2 ordutako lanuztea egingo dugu 11:00etatik 13:00etara, eta 11:30ean manifestazio bana egingo dugu Amurrio eta Laudioko plazetatik, "Aiaraldean enplegu eta bizitza duina" lemarekin.

Mobilizatuko gara Elgoibarko Hansa-Flex enpresan gertatzen ari den jazarpen sindikala salatzeko

Datorren martxoaren 5ean, elkarretaratzea egingo dugu Elgoibarko Hansa-Flex enpresan ematen ari den jazarpen sindikala salatzeko, Albitxuriko industriagunean, aipaturiko lantegiaren aurrean.

MFS Sintering enpresak ez du ABEEErik aurkeztuko, langileen asanbladak greba egunak...

Pasa den urrian MFS Sintering-eko zuzendaritzak langileen ordezkariei jakinarazi zien arrazoi produktiboengatiko ABEEE bat ezarri nahi ziela langileen %98ari (zehazki, 106 langileri). Goi mailako zuzendaritzako kideak ABEEEtik kanpo utzi zituzten, euren lana “funtsezkoa” zela argudiatuta.

AERNNOVAko enplegua mantentzea exijitzen dugu

Gaur azaroaren 11n, AERNNOVAko zuzendaritzak iragarri du kaleratze kolektibo eta kontratu-eteteen prozesua hasiko duela. LAB guztiz kontra dago eta enplegua mantentzea eskatzen du. Era berean, dei egiten diegu instituzioei enplegua eta 450 langileekin inplikatzera, hegazkingintzan erreferentziazkoa den enpresa baten etorkizuna berma daitezen.

CAFeko langileek bi orduko lanuztea egin dute Beasainen eta Irunen, lan...

CAFen lanuzteak egin dituzte gaur berriro, joan den asteartean bezala. Hain zuzen ere, 10:00etatik 12:00etara gelditu dute ekoizpena Beasain eta...