2026-08-14
HomeIndustriaMetalgintzaCAFeko langileen manifestazioa Donostian

CAFeko langileen manifestazioa Donostian

Enpresak unilateralki aplikatu nahi duen EREaren aurkako seigarren lanuztea burutu den egunean, CAFeko langileak Donostiara eraman dituzte haien aldarrikapenak manifestazio jendetsu baten bitartez.

Manifestazioari Amaran eman diote hasiera eta Donostiako Kutxako egoitza nagusian CAFeko Enpresa Batzordearen idatzi bat entregatu dute. Bertan, Kutxabanki, CAFeko bigarren akziodun nagusi moduan, ERE bertan behera uzteko eskatu zaio.

Diputazioko arduradunekin ere elkartu da enpresa batzordea eta positibiotzat baloratu dute hurrengo astean bilera bat burutzeko konpromisoa hartu izana.

Datorren abenduaren 10ean, astelehena, zazpigarren mobilizazio eguna burutuko dute errelebo bakoitzak 4 orduko lanuztea eginez.

 

ADOLFO MASID "Txisku"
LABeko delegatua CAFen

berriatb

ARGAZKIAK

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...