2026-09-21
HomeZerbitzu PribatuakTelekomunikazioakBzero-ko enpresa batzordeak greba deitu du irailaren 27rako berriki kaleratutako 7 lankideen...

Bzero-ko enpresa batzordeak greba deitu du irailaren 27rako berriki kaleratutako 7 lankideen berronartzea exijitzeko

Kaleratutakoak berehala lanera bueltatu eta lan harremanen normalizazioa eskatzeko, Bzeroko langileok greba egingu dute, bihar, hilak 27. Egunean zehar mobilizazio ezberdinak deitu dituzte.

Bzero Enpresa-Batzordearen oharra (LAB-ELA-CCOO)

Aurtengo martxoan Bzero Marketing Integral SLko zuzendaritza Enplegu Erregulazio Espendientea (EEE) tramitatu zuen, 18 langileri jardunaldia murrizteko. Lan Ikuskaritzak burututako txostena kontrakoa izan zen forma akatsengatik eta egiazko dokumentazioa falta zelako, izan ere, Bzeroko zuzendaritzak ez zion enpresa-batzordeari behar zuen informazioa helarazten. Honen aurrean zuzendaritzak, aldebakartasunez, maiatzean espedientea erretiratzea erabaki zuen, eta ondotik, enpresa-batzordeari beharrezko zuzenketak burutu eta beste EEE bat tramitatzeko asmoa helarazi zion. Azken EEE hura ordea ez zen aplikatu (arrazoiak ez dira jakin). Geroztik Bzeroko zuzendaritzak ez du adierazi neurririk hartuko duen edo aurrera begira zein asmo duen. Bzeroko zuzendaritzak informazio partzial eta okerra eman digu, ikuskaritzan tramitatutako salaketek adierazten duten moduan.

Isiltasunezko bi hilabete baino gehiagoren ondoren, irailean ikusi dugu kaleratzeak hasi direla, momentuz 7 langilerenak. Hasierako kaleratzeen ondoren, enpresa-batzordeak Bzerorekin bilera eskatu zuen kaleratuen berronartzea exijitzeko eta enpresak ustez duen arazo ekonomikoari konponbidea bilatzeko. Erantzuna ezezkoa izan zen eta ez dute kaleratzeak ez diren bestelako neurririk aurreikusten.

Mobilizazioak:

– 8:45etatik 9:45etara kontzentrazioa enpresa atarian (Jose Maria Eskuza, 1)
– 10:00etan giza-katea, eraikina inguratuz.
– 12:30etatik 13:00etara kontzentrazioa enpresaren bezeroa den El Correo aurrean, Boluetako Pintor Losada kalean.
– 13:30etatik 16:15etara eta kontzentrazioa enpresa atarian.  

 

LAB sarean
{module[111]}


       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.