2026-09-21
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeak%80ko jarraipena eta milaka langile EAEko Itunpeko irakaskuntzako greba eguneko mobilizazioetan

%80ko jarraipena eta milaka langile EAEko Itunpeko irakaskuntzako greba eguneko mobilizazioetan


Gaur irailaren 26an, 250 ikastetxeetatik gorako ia 12.000 langile deituak zeuden grebara Itunpeko irakaskuntzako Gizarte Ekimeneko patronalak inposatzen ari diren murrizketak salatzeko eta EAEko hitzarmena eta bere aplikazioa ikastetxe guztietan eskatzeko. Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu bitartekaritza lana egin eta gatazka honi konponbidea aurkitu eta hezkuntza sistemari eta langileen egoerari egonkortasuna emango dion irteera bidea aurki dezala. 

Grebak % 80tik gorako jarraipena izan du eta milaka langile irten dira kalera lan-baldintza duinak eskatzeko eta inolako murrizketarik gabe ikastetxe guztietan aplikatuko den EAEko hitzarmena aldarrikatzeko.

Sindikatuok oinarrizko hiru eskakizun egin ditugu:
• Patronalek alde bakarrez urraturiko hitzarmena betetzea eta langileei zor dietena ordaintzea.
• Hitzarmenaren negoziazioa aurreko hitzarmenetik abiatzea
• Lan-erreformaren aurrean ikastetxe bakoitzean EAEko hitzarmenaren edukia beteko dela bermatzea eta hurrengo hitzarmena sinatu bitartean honek balio izatea. 

LAB sarean
{module[111]}
 

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.