2026-03-21
HomeLAB SindikatuaBuruntza-Goierriko LABek krisi garai hauetan Maiatzaren 1ak duen garrantzia aldarrikatu du

Buruntza-Goierriko LABek krisi garai hauetan Maiatzaren 1ak duen garrantzia aldarrikatu du

Atzo prentsaurrekoan Buruntza-Goierriko LABek, urtez urte gobernuek erreforma desberdinen bidez krisi ekonomikoan sakontzen ari diren honetan Maiatzaren 1ak duen berebiziko garrantzi azpimarratu zuen. Erreforma eta eraso guztiei aurre egiteko prest eta aldarrikapenak eskualdetara eramateko garrantzia kontutan izanda, "Maiatzak 1. Borrokatu, matxinatu eta irauli Euskal Herria" lelopean, manifestazioak deitu ditzute maiatzaren lehenerako Hernanin eta Ordizian.


DEIALDIAK

Hernani, 12:00etan Gudarien Plazatik
Ordizia, 12:00etan Plazatik 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Martxoak 21. Arraza diskriminazioaren aurka indar guztiz borroka egitera dei egiten du LABek

Ez dadila egun arrunt bat izan. Balio dezala, benetan, egiteke (asko) dauzkagun batzuetan aurrera egiteko. Erakunde sindikal gisa, LAB, olagarroaren beste tentakulu bat izan gaitezke edo, aitzitik, gure indar guztiekin haren aurka borrokatu.

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...