2026-02-02
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaBizkaibuseko lanuzteek erantzun zabala izan zuten

Bizkaibuseko lanuzteek erantzun zabala izan zuten

LAB sindikatuak jakinarazi nahi du, atzo goizean, 07:30etik 09:30ak arte, Bizkaibuseko enpresa emakidunetan deitu ziren lanuzteek erantzun zabala izan zutela. 

Lanuztea %100ekoa jazo zen TCSAn, CAVSAn, Encartacionesetan, ADNORen eta Lujuako Autobusetan. Horrela, eskaini zen zerbitzua Gasteizeko gobernuak ezarritako %30eko gutxieneko zerbitzuetara mugatu zen. Gidariez gain, tailerretako eta bulegoetako beharginek lanuzteari erakutsi atxikipena %100ekoa izan zen.

PESAko kontzesionarioan zuzendaritzak ez zituen bete gutxieneko zerbitzuak, ohiko zerbitzuarekin bat ez datozen laneko koadranteak ezarri zituelako. LAB sindikatua Laneko Ikuskaritzan salatzeko aukera ebaluatzen ari da, grebarako eskubidea urratzen delako.

LABek gogorarazi gura du irailaren 26rako, eguena, BIZKAIBUSen ordezkatuak gauden sindikatu guztiok 24 ordutako greba deitu dugula.

LABek oso onuragarria deritza Bizkabuseko beharginek, euren eskubideen defentsan, garraio publikoaren eta honen kalitatearen defentsan azaldu duten erantzun ahalmen handiari. Beharginak animatzen ditugu euren lanpostuak bermatzeko dinamikari eutsi diezaioten.

Modu berean, LABek deitzen du Bizkaiko Foru Aldundia, behingoagatik, berbetatik haratago, bere gain har ditzan enplegua bermatzeko konpromisoa, Bizkaibuseko zerbitzua hobetzea adostu dezan, linea berriak udalen eta hiritarren premien arabera egokitu ditzan. Horrengatik ezinbestekoa deritza gizarte-eragileekin, sindikatuekin eta alderdi politikoekin negoziazio-mahaia sortzeari, adostuz, ahalik eta zerbitzurik hoberena eskaini behar zaiela hiritarrei.

Enpleguaren eta gizartearen defentsan! Kalitatekoa eta publikoa den Bizkaibus gura dugu! 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...