2026-11-28
HomeEkintza PolitikoaBizitzaren garestitzea salatu eta gure aldarriak kaleratu ditugu Baionan

Bizitzaren garestitzea salatu eta gure aldarriak kaleratu ditugu Baionan

Greba eguna egin dugu Ipar Euskal Herrian, soldaten igoera eskatzeko, bizitzaren garestitzearen aurrean. Hainbat sektoreko langileek egin dute bat mobilizazio egunarekin, eta LAB sindikatua bertan izan da, Baionan egindako manifestazioan, mobilizazioen beharra nabarmentzeko eta Frantziako Gobernuaren erabakiak salatzeko. Hain zuzen ere, lan eta bizi duina aldarrikatu dugu, baita zerbitzu publikoen eta bertan erabakitzeko eskubidearen defentsa egin ere.

2.000 langile baino gehiago irten gara Baionako kaleetara, eta greba eskubidea defendatu dugu, langile klasearen borroka tresna gisa.

Hauek dira jendarteratu ditugun aldarri nagusiak:

-Gutxieneko soldata 1.663 eurora emendatzea berehala

-Lan sarien emendaketa orokorra

-30 orduko lan-astea

-Erretreta 60 urtetan

Hau guztia ahalbidetzeko, bertan erabaki dezagun eta aberastasunak bana ditzagun!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:01:56

Lanean indarkeria matxistaren aurkako konpromiso berriak aldarrikatzeko mobilizatu gara

Iruñean eta Gasteizen elkarretaratze bana egin dugu gaur, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna.

Babes zabala lortu dugu Arabako bi enpresa pribatu handienetako hauteskunde sindikaletan

LABen eskaintza sindikal eraldatzailea eta kontraboterekoa indartuta atera da.

Bat egiten dugu Emakumeen Mundu Martxak Bilboko erailketa matxistaren aurrean deitu dituen mobilizazioekin

Emakume* bat erail dute Bilbon, Euskal Herriko seigarrena urte hasieratik. Honen aurrean, mobilizazioak deitu ditu Emakumeen Mundu Martxak, eta LABetik kalera ateratzeko deia egiten...