2026-08-01
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaBilboko Tranbiako langileak lan baldintza duinen alde borrokatuko dira

Bilboko Tranbiako langileak lan baldintza duinen alde borrokatuko dira

Bilboko tranbiako langileek lan-baldintzen defentsan hainbat lan-uzte deituko dituzte. Enpresari alternatiba ezberdinak eskeini dizkiote, zerbitzua hobetzeaz gain, enpresarentzat gastu handiagoa ez lekarketenak den-denak ere. Bere erantzuna inposaketa izan da. Honen aurrean beren lan-baldintzak defendatzea beste biderik ez zaie geratzen.

Bilboko Tranbiako langileen gutuna:

Bilboko tranbiako langileok informazioa helarazi nahi diegu bidaiariei, gure lan-baldintzen defentsan deitu behar izan ditugun lan-uzteen karira.

Tranbiaren gidaritzak arreta osoa eskatzen du, tentsio zein estres une ugari dituelarik, enpresak garatu dituen azterketa psikosozialek nabarmentzen duten bezala. Tranbiaren gidaritza, hiri-gunean ematen den heinean, aktibitate handiko iharduera da, eta honi futbol partida, manifestaldi, kirol iharduera eta beste gehitzen badizkiogu, arretan indar handiagoa jarri behar da, estresean duen eragina areagotzen delarik.

Orain, enpresak iruzurraren aurkako lana gehitu digu. Horrelako lanetan oso egoera desatseginak sortzen dira, aurrez-aurreko ugarirekin eta, tarteka, erasoak pairatu behar izaten dira

Bilboko tranbiako gidariok jada tentsio eta estres ugari pairatzen dugu, eta iruzurraren kontrako ihardunean aritzeak onargarri diren estres mailak gainditzea lekarke, gure lana den gidaritzaren kalitatean eta ondorioz segurtasunean arazoa sor litekeelarik.

Enpresari alternatiba ezberdinak eskeini dizkiogu, zerbitzua hobetzeaz gain, enpresarentzat gastu handiagoa ez lekarketenak den-denak ere. Bere erantzuna interbentzioaren inposaketa izan da. Gu tematu gara eta ez zegoen tokian arazo bat sortzen ari zela ohartarazi diogu….bere erantzuna, hitzez hitz, hau izan da: “hau ez da negoziagarria”, segidan inposaketari ekiteko. Horrela negoziatzen du enpresa honetako zuzendaritzak.

Interes eta ardura ezaren erakusle dugu gatazkaren konponketa ahaleginari minutu eskas baino eskeini ez izana. Uztailaren 22an, Alde Sozialarekin izandako bileran, zuzendaritzak langileekiko errespetu eza nabarmendu zuen, jada eztabaidatua, baztertua eta atzera botea izan zen proposamena berriz mahai-gaineratuta.

Euskotrenen zuzendaritzari seriotasun eskasa izatea leporatzen diogu, langileekiko zein Bilboko herritarrekiko kezka gutxi duela agerikoa delarik.

Bilboko tranbiako langileok barkamena eskatzen diogu herritargoari sortutako enbarazuagatik, baina ez digute gure bidezko lan-baldintzak defendatzeko beste biderik utzi.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.