2025-12-18
HomeEkintza SindikalaBestelako eredu baterantz bide propioa egin behar du Euskal Herriak

Bestelako eredu baterantz bide propioa egin behar du Euskal Herriak

Espainiako Gobernu berriaren lehentasuna izan beharko litzateke dagoen langabezia, prekarietate eta pobrezia itzelari erantzun bat ematea. Azken urteotan modu izugarrian handitu da pobre eta aberatsen arteko arrakala. Aberastasuna gero eta esku gutxiagotan ari da pilatzen, hau sistema kapitalistari erantzuten dion joera orokortua izan arren, are nabarmenagoa da Estatu espainolaren antzerako kasuetan.

Honek eskatzen du orain arte garatu diren politika ekonomikoak errotik aldatzea. Lan erreforma eta murrizketa sozialetan atzera egitea eta bizitzaren iraunkortasuna erdigunean jarri eta enplegu duinaren alde egingo duen bestelako eredu ekonomikoaren alde egitea. Aberastasunaren banaketa bidezkoagoaren alde egingo duen beste eredu bat.

2011. urtean, bi alderdi nagusiek, PSOE eta PPk, Espainiako konstituzioa aldatzea erabaki zuten zorraren ordainketari lehentasun osoa emateko, horrela, elite ekonomiko baten interesak gehiengo sozialaren aurretik jarri ziren. Kontu batzuetarako hain ukiezina den konstituzio hau inolako eztabaida sozial edo erreferendumik gabe aldatu zen. Joko arau hauek asko mugatzen dute, adibidez, birbanatzaileagoa izango den politika fiskala egin ahal izatea.

Ez dago orain arte hartutako erabakiak berraztertzeko inolako asmorik. Politika berdinetan sakontzen jarraituko da eta erreforma eta murrizketa berriak egingo dira. Bruselak etxeko lanak jarri dizkio Espainiako estatuari eta azkenean aterako den gobernuak bete egingo ditu, eredu ekonomiko berdina dutelako. Berdin da PP edo PSOEkoa izan.

Euskal Herriari dagokionez, onena lehenbailehen alde egitea da, bestelako eredu baterantz bide propioa egiteko. Gure ustez, Lan Harremanaterako Euskal Ereduaren eztabaidaren meloia irekitzeko unea da.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Euskarari pizkunde berri bat emateko, LABek ere abenduaren 27an Miribilla betetzera dei egiten du

Euskara larrialdi linguistikoan dagoela gero eta nabarmenagoa da. Gero eta ikerketa gehiagok agerian uzten dute euskarak ez duela etorkizuna ziurtatuta. Hau da, aldaketa sakonik...

LABek langileen etorkizuna argitzeko eskatu die Arcelor AMDS eta enpresa batzordeari

LAB sindikatuak salatu du langileen etorkizunari buruzko informazio falta nabarmena dagoela Arcelor AMDSek Legasako lantokiaren itxiera-prozedura abiatu zuenetik, eta UGTk —langileei inolako kontsultarik egin...

Ekintza sindikal antirrazistaren aldeko apustua berresten du LABek Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunean

Gaur, Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunean, eta egunero, lankide hauei aitortza egin nahi diegu LABen, euskal ekonomiaren funtsezko sektoreei oso lan-baldintza txarretan eusteagatik, eta, batez ere, Euskal Herriko herri, auzo eta lantokietan egindako ekarpen sozial, kultural eta politikoari balioa eman nahi die.