2026-03-10
HomeEkintza SindikalaBertan behera utzi dugu Arabako kirol jardueretako greba, lan baldintzetan hobekuntza garrantzitsuak...

Bertan behera utzi dugu Arabako kirol jardueretako greba, lan baldintzetan hobekuntza garrantzitsuak lortu eta gero #LortuDugu

Arabako kirol jardueren sektoreak ordezkaritza dugun sindikatuok deituta genuen 5 eguneko greba deialdiaren bezperan, langileek patronalak egindako azken eskaintza batzarrean ontzat ematea erabaki dute, eta, ondorioz, lan gatazka amaitutzat eman eta gaur hasi behar zen greba bertan behera utzi dugu.

Beste behin ere, enpresek muturrera eraman nahi izan dute hitzarmen kolektibo honen negoziazioa, baina langileek erakutsitako determinazioari esker eta egindako borrokari esker, akordio on bat lortu dugu, eta horrek aurrerapen garrantzitsuak dakartza gure lan-baldintzetan; 2020-2023 urteak hartzen dituen hitzarmenak KPIaren arabera eguneratzen ditu gure soldatak; sektoreko gutxieneko soldatak 1200 â‚¬ garbiak gaindituko ditu; esperientzia eta zerbitzuan emandako urteak saritzen duen antzinatasun-plus bat lortzen dugu; urteko lanaldia 55 ordura arte murriztuko da kategoria batzuetan; lan zentroen arteko joan-etorriak mugatzen dira; subrogazio eskubideari berme gehiago ematen zaizkio; barne promozioak arautzen dira,…

Baina lortutako edukiez haratago, LABek beste behin ere langileek negoziazioa beharbezala gauzatzeko izan duten antolatzeko eta borrokatzeko gaitasuna nabarmendu nahi du. Nabarmentzekoa da langileen ordezkariek azken aste hauetan egindako laneskerga, lantokiz lantoki joan baitira greba-deialdira lankideak batzeko eta konbentzitzeko.Horregatik,aurreikuspenenarabera,grebaarrakastatsuaizangozenaren zantzuakbagenituen.

Jakin badakigu Gasteizko Udalak, sektoreko enpresa esleipendun nagusien bezero nagusia herrialdean, bitartekari lanak egin dituela greba-deialdia saihesteko. Joan den ostiralean bilera bat burutu zuen enpresekin, eta azken hauek atzoko egunean egindakomugimenduak ikusita, badirudi hala izan dela; guztiz adierazgarria da zenbait hilabeteren ondoren eta inolako aurrerapenik gabeko bileren ondoren, atzo egindako bileran hainbat proposamen trukatzeko aukera izan genuela bi ordu baino gehiagoz, besteak beste batzarrean langileen oniritziarekin onartu zena.

Azkenik, LAB sindikatuak sektoreko langile guztiak zoriondu nahi ditu egindako borroka eredugarriagatik, beste behin ere agerian geratu baita antolaketarik eta borrokarik gabeezinezkoa dela lan-baldintzak hobetzeko aurrerapausoak ematea.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Ibaiondoko langileek benetako negoziazioa aldarrikatu dute eta askatasun sindikalaren aurkako jarrera salatu

Gaur, Ibaiondo zentroko langileek Eusko Jaurlaritzako Alorreko Mahaiaren hasiera oztopatu dute Lakuan, azken asteetan mobilizazioetan erabilitako “Ibaiondo Borrokan” lelodun txalekoak jantzita eta euren aldarrikapenak...

AEBek eta Israelek egindako azken eraso inperialista gaitzesten du LABek

Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek enegarren eraso militar inperialistari ekin diote Ekialde Hurbilean. Palestinako herriaren aurkako genozidioari eusten dioten bitartean, Iran eta Libano jarri...

Administrazioaren euskalduntzea oztopatzeko, langileen erabilera interesatua egiten ari dira hainbat eragile

Berme legal sendoak exijitzen ditu LABek, euskararen normalizazioa zapuztu eta euskaldunon hizkuntza eskubideak urratzen dituen oldarraldi politiko, sindikal eta judizial euskarafoboaren ekinbidea gerarazteko.