2026-03-19
HomeIndustriaPapergintzaBerri gehiagoren zain, Virtisu enpresan 103 enplegu mantentzea ekarriko duen akordioaren notizia...

Berri gehiagoren zain, Virtisu enpresan 103 enplegu mantentzea ekarriko duen akordioaren notizia ontzat ematen du LABek

LABen iritzia, daukan informazioaren arabera, Virtisu enpresak aurrera egiteko Bizkaiko Diputazioak eginiko akordioaren inguruan.

LABen iritzia Virtisuri buruzko azken berrien inguruan

LABen iritzia, daukan informazioaren arabera, Virtisu enpresak aurrera egiteko Bizkaiko Diputazioak eginiko akordioaren inguruan.

1.- Berri ona da gaur egungo koiuntura kontuan hartuta, eta are gehiago Enkarterri bezalako eskualde batean, 103 enplegu mantentzearen berria. Gogoratu behar dugu eskualde horretan ematen ari den desindustrializazio iraunkorra. Denon buruan dago Pastguren, baina bere aurretik enpresa esanguratsu asko itxiz joan dira, adibidez Reckitt Benkisser edo eta Plomos.

2.- LABek duen informazioa eta komunikabideetan dagoena antzekoa da. Ez dakigu akordio horren atzean dagoen letra txikia, hau da, zein diren industria eta enpleguaren ikuspegitik akordioak dituen bermeak. Gogoratu behar dugu hau ez dela Bizkaiko Diputazioak enpresa honetan egiten duen lehenengo saiakera, eta badakigu aurrekoa nola bukatu zen, langileek langabezia ia kontsumituta eta enpresa itxita. Espero dugu akordio honen atzean, Diputazioak behar duen titularraz haratago, langileek behar duten proiektu industrial erreal bat egotea.

3.- Aurrera begira eta informazio guztia edukita berriro ere zuekin harremanetan jarriko gara.

Euskal Herrian, 2014ko maiatzaren 12an

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.