2026-03-19
HomeIdazkaritzakEuskara IdazkaritzaBBVAko zenbait bezerok harremanak euskeraz izan daitezen eskatzen diote bankuari

BBVAko zenbait bezerok harremanak euskeraz izan daitezen eskatzen diote bankuari

Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait bulegotan egindako lagin baten ondorioz, BBVAko LAB Sail Sindikalak 275 bezeroen eskakizunak helarazi dizkio bankuari. Sinatutako eskaeran bezero euskaldunek ahozko zein idatzizko zerbitzua euskararen erabilpena bermatuta egon dadin beharrezkoak izango diren neurriak hartzea eskatzen dio bankuari. 

Euskara eta eguneroko lana uztartzeko LABek aspalditik burutzen ditugun ahaleginen segida da eskakizun bilketa hau, aspaldikoak baitira LAB sail sindikalak bankuari euskeraren normalizazioa lortzeko bidean helarazitako eskaerak. Azkenak aipatzeko, 2008an BBVAn Euskara Saila sortzeko egindako eskaera ofiziala, beste sail sindikalekin batera, eta 2010ean bankuko bertako hainbat langilek enpresarekiko harremanak euskeraz izan daitezen eskatuz sinatutako kartak. Baina gai honetaz gorreria gaitzak jota baleude bezala jokatzen du bankuak, eta inolako erantzunik ez dugu jaso orain arte.

Horregatik salatu behar dugu BBVAk euskararekiko azaltzen duen axolagabekeria. Izan ere, Bankuak ez du betetzen ez ta 2008an Eusko Jaurlaritzak indarrean jarritako dekretua ere, non banketxeetako erabiltzailei hizkuntza eskubideak aitortzen zizkiela eta enpresei betebehar zehatzak ezartzen zizkiela.

BBVAk ere ganorazko ahalegin bat egin behar du euskerarekiko gutxieneko baldintzak betetzeko. Horretarako, beharrezkoa da Euskera Saila sortu eta bultzatu bankuko organigraman. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.