2026-02-02
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaBaztango Zahar-Etxeko LABek kudeaketaren pribatizaziorako kontratu luzapena salatu du

Baztango Zahar-Etxeko LABek kudeaketaren pribatizaziorako kontratu luzapena salatu du

Zahar-Etxeko kudeaketaren pribatizaziorako Patronatuak luzatutako kontratuaren harira, Francisco Joaquin Iriarte Baztango Zahar Etxeko LABeko sail sindikalak, pribatizarioarekin jarraitzeko erabakia salatzearekin batera, erabaki honen atzean langileen lan baldintzetan eta agureei ematen zaien zerbitzuan ondorio txarrik ez edukitzea espero du.

Francisco Joaquin Iriarte Baztango Zahar Etxeko LABeko sail sindikalaren oharra

«Langile bezala eta Komitean LABeko ordezkari bezala Baztango Francisco Joaquin Iriarte Zahar-Etxean, Baztandar guztiei helarazi nahi diegu gure hausnarketa, Idea Innovación enpresa pribatuari kontratua luzatzeko Zahar-Etxeko patronatuak hartutako erabakiaren harira.

Hasteko argi utzi nahi dugu LABeko ordezkariak garenok Zahar-Etxerako gestio publiko baten aldekoak garela, bere sorreratik honat, orain 150 urte Baztango jendarteari eman zaion zerbitzu publiko eta irekia izan den heinean.

Ez dugu aipatu gabe utzi nahi, ez gaudela inolaz ere ados (bere garaian 2009an zerbitzua pribatizatu zenean adierazi genuen bezala), ez pribatizazio nola egin zen, ezta pribatizazio horrek ekarri dituen ondorioekin. Inoiz ez dugu deus izan Idea Innovación enpresaren kontra, baino adjudikazio hori gaur egunean inolako konkurtso publikoren frogarik egon gabe egin zen, pribatuan eta gordeka, eta noski orduko udaletxeko kide zirenen, Patronatuko kide zirenen eta Idea Innovación enpresaren parte hartzearekin bakarrik.

Zahar-Etxearen gestioa pribatizatu eta 5 urtetara, lan harremanak txartu egin dira nabarmen, eta zoritxarrez gestio pribatuak atzerapausoak ekarri ditu lan eskubideetan (4 urte soldata izoztuarekin, soldata jaisteko mehatxuak, paga extren prorrateoa abisatu gabe…)

Ez dugu inolaz ere ulertzen nola Patronatuak bere erabakiarekin ontzat eman duen pribatizazio prozesu bat argi baino puntu beltza gehiago dituena. Deusetarako ere ez du kontuan eduki ez Udaletxearen iritzia, ezta langileen iritzia ere eta orokorrean kontratuaren berritzearen kontra zegoen inoren iritzirik.

LAB beti izan da kritikoa Patronatuak egindako lana eta gestioarekin, Patronatuak berak urteetan egindako gestio negargarri baten ondorioz hartu zuelako aurreko udalak gestioa pribatizatzeko erabakia, beraien hitzen arabera egoera 2099an jasangaitza zen eta.

Garai haietan Patronatuko kideek behin eta berriz errepikatu ziguten, nahiz eta gestioa pribatizatu beraien atzean egonen zirela enpresak egiten zuena begiratzeko. Baino urte guzti hauetan ikusi duguna izan da, enpresa eta langileen artean gatazka bat egon den aldi oro Patronatuaren erantzuna izan dela “lan harremanak gestionatu behar dituena enpresa da ez Patronatua, guk ezin dugu deus egin”. Orduan zertarako nahi dugu Patronatu bat edozein arazoren aintzinean enpresa pribatura bideratzen bagaituzte?

Usai txarra hartzen diogu Patronatu honek enpresarekin izan dezakeen interesari, baino espero duguna da hartutako erabaki honek Baztango Zahar-Etxeko langileen lan baldintzetan eta agureei ematen diogun zerbitzuan ondorio txarrik ez edukitzea.»

  

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...