2026-08-07
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakAuzitegi Konstituzionalaren botiken berrordainketa egitera behartzeko erabakia eskubide sozialen aurkako eraso zuzena...

Auzitegi Konstituzionalaren botiken berrordainketa egitera behartzeko erabakia eskubide sozialen aurkako eraso zuzena da

Auzitegi Konstituzionalaren erabakia, pentsiodunak, langabeak eta oinarrizko errenta kobratzen dutenak botiken berrordainketa egitera behartuz, Euskal Herrian bizi garenon eskubide sozialen aurkako erasoen azken adibidea dugu.

Aldi berean, ez dugu ahaztu behar, berrordaoinketa onartu zen dekretu berean, beste hainbat neurri zirela: lehen Osasun Sistemak ordaintzen zituen 420 botika %100 ordainaraztera behartzea, langileendako osasun berrordainketaren igoera, osasun asistentziaren ukapena pertsona migranteei, eta berrordainketa berrien iragarpena (osasun garraioa, produktu dietoterapeutikoak, ortoprotesikoak,…) etab.

Oraintsu arte, Gasteiz eta Iruñeko jarreretan, PPren Gobernuaren hainbat erabakien erabateko onarpena ikusi dugu, eta zenbait kasutan, hainbat neurrien aurrean, oso defentsa ahula egin da, osasun eskubideak oso modu probisionalean bermatuz.

Begibistan daude PPren Gobernuaren eraso antisozialaren ondorioak langileon bizi baldintzetan: osasun asistentzia unibertsala kolokan, politika instituzionalek pobretutako sektore zabalak are gehiago ekonomikoki zigortu (erosteko ahalmena galtzen duten pentsioak, gero eta txikiagoak diren langabezia-prestazioak, …), osasunaren okertzea etab.

Urkulluren Gobernuak, berandu baino lehen, hainbat erantzun eman beharko ditu, gure herriaren eskubide politiko eta sozialekin zerikusia dutenak. Bere ekinbide politikoaren erdian, nortzuk egonen dira, pertsonak ala zementu-fabrikak? Madrilek AHTrako jartzen ez duen dirua, Eusko Jaurlaritzak jarriko du ala diru hori erabiliko du herritarren osasun eta ongizaterako eskubidea bermatzeko? Yolanda Barcinaren arrastoa jarraitu nahi du eta Madrilek erabakitako murrizketak aplikatzeko sukurtsal administratibo bat bilakatu ala martxan jarriko ditu ekimenak eta akordioak gure herriak erabaki dezan gai ekonomiko eta soziolaboraletan? Bere jarduera Auzitegi Konstituzionalean helegiteak jartzera mugatuko du, Lopezen antzera, murrizketak aplikatzen dituen bitartean ala prest al dago urratsak ematera planto handi bat antolatzeko Madrilen aurrean?

Euskal Herrian, 2012ko abenduaren 18an

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lan baldintzek hil egiten dute

Gaur jakin dugu, atzo, Azkoitian gertatutako lan istripu traumatiko batean, 44 urteko J.A.A.T. basogintzako langilea hil zela, lanean ari zela enbor bat gainera erori...

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...

Greba egingo dute abuztuaren 14tik 16ra Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde

Abuztuaren 14ko 22:00etatik abuztuaren 16ko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...