2025-12-17
HomeEkintza SozialaAurrekontuok banketxe eta multinazionalen neurrira eginak dira eta arazo sozial gehiago ekarriko...

Aurrekontuok banketxe eta multinazionalen neurrira eginak dira eta arazo sozial gehiago ekarriko dituzte

2015eko aurrekontuak ez dira egin herriaren egoerari begiratuz. Azken 6 urteotan prekarietatea eta pobreazia indartu eta zabaldu duten politikak egin dira eta egiten jarraitzen dira, sortzen den aberastasuna geroz eta okerrago banatzen da eta ondorioz, egoera ekonomikoa txarragoa da eta okerrago bizi gara. Eta aurrekontu hauek arazo sozial gehiago ekarriko dituzte.

Bizi dugun emergentzia egoera salatu du Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak Bilbon, aurrekontuak baloratzeko agerraldian. Ixteko bidean diren enpresak gogoan, Euskal Herrian industria indartzeko eta etorkizuneko erronketara egokitzeko planik ez egotea kritikatu du. Gainera, ongizatea sortzen duten sektoreak “inoiz baino ahulago” daude LABen irudiko, “Jaurlaritzak ez diolako inolako mugarik jarri enplegu suntsiketari”.

Urrats guztiak oinarri ekonomikoen kaltean eman dira: Kutxabank pribatizatzea, sektore publikoaren papera indargabetzea, erabaki ekonomikoak elite ekonomikoaren esku uztea…

“Gurea ez den zorra ordaintzen ari gara eta desberdintasun soziala areagotu egingo dira”, ohartarazi du Etxaidek.
“Konponbidea hazkunde ekonomikoan kokatzen jarraituko dute, aberastasun banatzea denenean egoerari buelta emateko benetako bide bakarra”, gaineratu du.

PNVk aurrekontuak “banketxe eta multinazional handiek ezarritako lehentasun ekonomikoen arabera” egin ditu. “Bakarrik boterean daudenen eta aberatsen interesak zaintzen ditu, bere nagusitasun instituzionala erakutsiz agenda ultraneoliberala ezartzerakoan, baina ez herritarren interesak eta premiak politikan nagusitzeko”. Eta gainera, “tamalgarria” da PNVk hainbeste bidai lagun aurkitzea ezker estatalistan, “PSE gehiengo parlamentarioa bermatzeko, eta CCOO eta UGT babes soziala eskuratzeko.”

Aurrekontuak urteko erabaki politikorik nagusienetarikoak dira, gure bizi baldintzak aurrekontuetan ezartzen baitira. Zentzu horretan Etxaidek zorrotz kritikatu du ez dagoela “ez egoera sozialari buelta emateko aurrekonturik eta ez proiekturik inongo instituzioetan”.

Politikak aldatzeko borondate politikoa behar da, “egungo markoaren topeak gainditu eta eredu sozial berri baterako erabaki sendoak hartzeko”.

Baina aldaketak ez dira instituzioetatik bakarrik etorriko, “herriak bultzatu behar ditu, mobilizazioen bidez”. Adostasunerako deia egin da gaurkoan LABetik: “egungo politikak aldatu eta alternatibak nahi ditugun eragileon artean adostu behar dugu nola behartu instituzioak gehiengoaren msedetean politikak egitera”. Salaketa hutsa ez da nahikoa.

Lau gako daude aurrekontuak datorren urtean ezberdinak izateko: aliantza sendoa egitea eragile sozial eta sindikalen artean, politikak aldatzeko borondatea eta ahalmena duten eragile politikoak egotea, helburu horrekin eremu politikoaren eta sozialaren artean aliantzak posible egitea, eta laugarrena, baina bereziki garrantzitsua: mobilizazio soziala.

Alternatiba behar dugu eta posible da. Bide horretan sakontzeko martxoaren 14rako Karta Sozialak eginiko mobilizazio deiari erantzunez, alternatibaren alde indarrak kalera aterako ditugu.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...