2026-03-19
HomeIndustriaMetalgintzaAstebeteko grebaren ondotik greba mugagabean Corrugados Azpeitian

Astebeteko grebaren ondotik greba mugagabean Corrugados Azpeitian

LAB eta ELA sindikatuek eginiko deiari erantzunez Corrugados Azpeitiako langileak greban dira enpresak egin nahi dituen 60 kaleratzeen aurka. Hasiera batean, astebeterako deitua zuten greba, baina atzo langileek hartutako erabakiaren ostean, hilaren 23tik aurrera greba mugagabean bihurtuko da. Langileek egunero elkarretaratzeak egingo dituzte enpresaren aurrean. Atzo 190 lagun inguru elkartu ziren bertan. 

Iragarritako mobilizazioak
Ekainak 19
10.00etan Azpeitiko Olatz plazan. 
Ekainak 21
11.00etan Donostian, Lan Delegaritza aurrean.

60 langile kanporatzeko erabakiaren batera, Corrugadoseko nagusi den Alfonso Alonso taldeak suspentsio EEE bat ere jarri nahi du martxan, hemendik urte amaiera arte iraungo duena eta enpresan geratzen diren 245 langileei, guztiei alegia, eragingo diena. Horrekin batera, %35eko soldata murrizketa eta urteko lanaldia 49 orduko igoera ezarri nahi diete.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.