2026-03-19
HomeEkintza PolitikoaAsanblada eta elkarretaratzeak Arkaitz Bellonen heriotza salatu eta sakabanaketaren amaiera eskatzeko

Asanblada eta elkarretaratzeak Arkaitz Bellonen heriotza salatu eta sakabanaketaren amaiera eskatzeko

Euskal Herriko herri ezberdinetan asanblada eta elkarretaratzeak egin ziren atzo Arkaitz Bellonen heriotza salatu eta espetxe politikari honi ezetza emateko. Gaur eguerdiko 12:00etan elkarretaratzeak daude deituta Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñeako udalen aurrean.

Sortu, EA, Alternatiba, Gazte Abertzaleak, LAB, EHNE-Bizkaia, ESK, STEE-EILAS, Egiari Zor, Goldatu, Bai Euskal Herriari, Ikasle Abertzaleak, Ernai, Komite Internazionalistak eta Eskubideak deituta Euskal Herriko herri ezberdinetan asanblasa eta elkarretaratzeak burutu ziren atzo Arkaitz Bellonen heriotza eta egungo espetxe politika eta sakabanaketa salatzeko. Gaur eguerdiko 12:00etan elkarretaratzeak deitu dituzte Donostiako Alderdi Ederren, Bilboko Udaletxean, Iruñeako Udal Plazan eta Gasteizko Virgen Blanca Plazan.

LABetik euskal langileoi bereziki eta jendarteari orohar Bellonen heriotza ekarri duen espetxe politika ankerra salatu eta dispertsioaren aurka kalera ateratzeko deia luzatzen diogu, sufrimenduaren soka luze honekin lehenbailehen amaitzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.