2026-03-23
HomeIndustriaArte GrafikoakArte Grafikoen sektoreak lanuzteak eta mobilizazioak deitu ditu AEGRANek hitzarmena berreskuratzeari uko...

Arte Grafikoen sektoreak lanuzteak eta mobilizazioak deitu ditu AEGRANek hitzarmena berreskuratzeari uko egin diolako

LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek dei egin diete sektoreko langileei datozen hilabeteetan mobilizatzera, AEGRAN patronalak, Nafarroako Grafikagintzako hitzarmenaz hitz egitera esertzera urte bat baino gehiagoko ezezkoen ondoren.

2025eko otsailaren 18an, Nafarroako Grafikagintzako Hitzarmena negoziatzeko legitimitatea dugun lau sindikatuok (LAB, ELA, UGT eta CCOO) deialdi bat erregistratu zuten ofizialki, 2014an bertan behera utzi zen hitzarmen horren negoziazioak hasteko. AEGRAN patronalaren erantzun ezaren aurrean, eskaera formalki erregistratu beharrean ikusi zuten beraien burua.

Sindikatuek azaldu dute negoziatzen hasteko eskaera formalaren aurrean erantzuna jaso bazuten ere, alde soziala eta patronalaren arteko edozein elkarrizketa-hasierarako ezezko borobil bat izan zela, “oso argi utziz patronalaren eta patronala osatzen duten enpresen erosotasuna 2014an Nafarroako Grafikoen Hitzarmena erori zenetik sektorean eman diren lan-baldintzen prekarizazioarekin”.

Patronalaren ezezkoaren ondoren, sindikatuek sektoreko langileen 400 sinadura baino gehiago entregatu zituzten AEGRANen egoitzan. Hala ere, patronalak ez zuen erantzunik eman.

Sindikatuek salatu dutenez, “egindako bide honetan oso argi geratu da sindikatuok gaia ahalik eta adostasun handienarekin jorratu nahi dugula eta AEGRAN patronalak ez duela inolako asmorik Nafarroako Grafikagintzako sektoreko langileen lan eta bizi baldintzak duintzeko”. Egoera horren aurrean, sindikatuek lanuzteak eta mobilizazioak deitzea erabaki dute, AEGRANi presioa egiteko eta negoziazioan aurrerapausoak lortzeko.

Lanuzte orokorrak egingo dira apirilaren 23an eta maiatzaren 21ean 5:00etatik 6:00etara eta 13:00etatik 15:00etara lantokietan elkarretaratzeak eginez. Era berean, ekainaren 11n greba eguna deitu da sektorean, mobilizazio orokorrekin.

Mobilizazio zehatz hauetaz gain, hurrengo hilabeteetan zehar dinamika ezberdinak burutuko dira Nafarroako Grafikagintzako Hitzarmenaren berreskurapena aldarrikatzeko.

Amaitzeko, sindikatuek mobilizazioekin bat egiten jarraitzeko deia egin diete sektoreko langileei, hitzarmen duin eta negoziatu bat lortzeko helburuarekin bat egin dezaten.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Confebaskek gutxieneko soldataren negoziazioari betoa ezartzen jarraitzen du

“ELA eta LAB sindikatuek martxoaren 17ko greba orokorraren ondoren Confebaskekin gutxieneko soldata negoziatzeko bilera deitu zuten. Confebaskek bere izaera autoritarioa eta probokatzailea berretsi du,...

Udalhitzen negoziazio mahaira edukiak ekartzeko, mobilizazioak iragarri ditu LABek

Udalhitzen negoziazioa blokeatuta dago, eta azarotik hona ez da izan aurrerapauso nahikoa. Horregatik, martxoaren 26rako mobilizazioak deitu ditu LABek, eta apirilaren 17rako eta 23rako...

Martxoak 21. Arraza diskriminazioaren aurka indar guztiz borroka egitera dei egiten du LABek

Ez dadila egun arrunt bat izan. Balio dezala, benetan, egiteke (asko) dauzkagun batzuetan aurrera egiteko. Erakunde sindikal gisa, LAB, olagarroaren beste tentakulu bat izan gaitezke edo, aitzitik, gure indar guztiekin haren aurka borrokatu.