2026-06-16
HomeErrepresioaArnaldo Otegiren inhabilitazioak Euskal Herriak baldintza demokratikoetan bozkatzeko duen eskubidea urratzen du

Arnaldo Otegiren inhabilitazioak Euskal Herriak baldintza demokratikoetan bozkatzeko duen eskubidea urratzen du

Ezagutu berri dugun Gipuzkoako Hauteskunde Batzordearen erabakiaren aurrean, argi geratu da berriro Estatu Egiturak Estatu politiken zerbitzura daudela, egitura hauek Madrilen edota hemen egon. Gaur, azken hamarkada luzean bezala, Estatu politika bakarra disidentzia guztia eragoztea eta erditik kentzea da, izan ilegalizazioen bidez, izan inhabilitazioen bidez. Espainiar estatuaren batasuna eta estatusa eskubide zibil eta politikoen gainetik daudela berretsi digute.

Egoera politikoa guztiz aldatu da, egoera politikoa aldatzeko hamaika urrats eman ditugu Euskal Herrian. Baina erroan, arazoa hor dirau eta Estatuaren erabakiak ere. Estatuak ez du salbuespen politika bat ere indargabetu, ez du Euskal Herrian bere jarrerak inposatzeko dituen bideak alboratu. Egoera politikoak aldatu arren, beretzat gorde du injerentziaren aukera, beharrezkoa duenean erabiltzeko. Gaur erabili du.

Arazoa ez da EH Bilduren EAErako lehendakari gaia nor izango den, 25eko hauteskundeak demokratikoak izango diren baizik. Arazoa ez da EH Bildurena, ezta aukera politiko hori babestu nahi duten guztiena bakarrik. Arazoa Euskal Herriarena da, baldintza demokratikoetan bozkatzeko dugun eskubidea urratzen zaigulako berriro.

Gauzak horrela, LABetik gogor kritikatu nahi dugu jaurlaritzaren azken asteetako hitzak. Arazo partikular bezala kokatu du, arazoa EAEko parlamentua modu demokratikoan osatuko den edo ez denean. Auzi juridiko bezala aurkeztu du, arazoa guztiz politikoa denean. Eta tamalgarriena, hauteskunde lehia klabeetan interpretatzera mugatu da, PNVren interesak kaltetzen dituela esan arte. Noizko Euskal Herrian baldintzak demokratikoak ziurtatzea guztiaren gainetik jarriko duen Jaurlaritza bat?

LABetik eskubide zibil eta politikoen aldeko gure konpromisoa aldarrikatu nahi dugu. Hau ez da arazo elektoral bat, Herri honek behingoz bere demokrazia eraikitzeko duen premia erakusten duen egoera anker bat da. Demokrazia eraikiko badugu eragile politiko, sindikal eta sozial guztion ekimena beharko da. Euskal Herritarrei zor diegun erantzukizuna da hori.

LABeko afiliatuei eta lagun guztiei deitzen diegu egoera hauek salatzera, lantokietan, kalean zein jai guneetan.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Gernika-Lumoko Udalaren gardentasun eza salatzen dugu

Azken urtean, lana ahalik eta hobekien egin nahirik, LAB sindikatutik behin eta berriz eskatu diote Gernika-Lumoko Udalari langileen arloko hainbat gairi buruzko informazioa, hala nola kontratazioei, lan-poltsen erabilerari, lanpostuen estaldurari, funtzio-aldaketei edota giza baliabideen antolaketari buruzkoa.

[IRITZIA]: Sidenor: errotzea ahoan, dirua zorroan

Jarraian irakur dezakezue Kepa Urzelai Goitia, Enara Trincado Ituño eta Jose Manuel Renedo Fernandez. LABeko delegatuak dira Sidenorrek Azpeitian eta Basaurin dituen lantegietan. Sindikatuak...

Arabako esku hartze sozialeko hilaren 23ko negoziazio mahaian aurrerapausorik ez badago, greba egingo dugu ekainaren 25ean

LAB, ELA, CCOO eta ESK sindikatuok Lucho Royero Gasteizko zinegotziaren faltsukeria eta mututasuna salatzen ditugu. Arabako esku hartzearen sektorean ordezkaritza dugun LAB, ELA; CCOO eta...