2026-08-20
HomeIndustriaFederazioaArabako industriaren defentsan eta enplegu duinaren aldeko mobilizazioak bihar Gasteizen

Arabako industriaren defentsan eta enplegu duinaren aldeko mobilizazioak bihar Gasteizen

LAB sindikatuak deituta, bihar maiatzak 30, Arabako industriaren defentsan eta enplegu duinaren aldeko mobilizazioa eguna izango da Gasteizen. Goizean Jaurlaritzan bukatuko den kotxekaraba batek hiria zeharkatuko du eta arratsaldez mobilizaioa burutuko da SEA patronalaren aurrean.

Azken urte hauetan aspaldiko krisi ekonomiko eta sozial sakonena eragin duten erabaki makroekonomikoek islada bereziki larria izaten ari dira esparru industrialean, gure ehun produktiboa kolokan jartzeraino. Lan baldintzetan etenik gabeko murrizketak egiten hartu duten norabidearen kontra, LABek argi defendatzen du enplegua sortzea eta soldata zein lan baldintza duinei eustea dela etorkizunezko bide bakarra. 

Horregatik, Arabako ehun produktiboan erreferente diren enpresetan oso egoera larria ematen ari den honetan, langileak mobilizatzera deitu ditu LABek, Arabako ehun produktiboaren defentsa egiteko eta lan baldintza duinen alde borrokatzeko. 

Biharko mobilizazio egunean 2 hitzordu nagusi daude:

– Goizean kotxekarabana batek lotuko ditu Condesa, Laminaciones Arregui (Urbina), Alestis eta Aernnova (Miñao), Cegasa eta Sidenor Gerdau (Gasteiz). Gamarrako Igerilekuetako parkinean 11:15ean elkartuko gara Gasteizko ibilbideari ekiteko eta hiria zeharkatu ondoren Eusko Jaurlaritzan bukatuko dugu.

– Arratsaldeko 19:00etan aldiz, mobilizazioa egingo dugu SEAren aurrean, Correos plazan.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...