2026-02-03
HomeOharrakIndustriaArabako industriako delegatuen elkarretaratzea hitzarmenen negoziazioekiko patronalaren jarrera salatzeko

Arabako industriako delegatuen elkarretaratzea hitzarmenen negoziazioekiko patronalaren jarrera salatzeko

Egoera oso konplikatua dago. Herrialde mailako hitzarmenak erabat blokeatuta dauzka SEAk, beharrezkoak diren igoerak atzeratuz. Horregatik etorri gara gaur hona. LABek ez du aukera galdu nahi izan SEAren jarrera berriro salatzeko.

Gaur egun metalgintzako, eraikuntzako eta egurreko negoziazio mahaiak irekita daude. Irekita, baina erabat blokeatuta patronalaren jarreragatik. Inmobilismo hori gainditu beharra dago. Are gehiago kontutan hartzen badugu Arabako hitzarmen hauek beste herrialdeko hitzarmen baldintzen azpitik daudela.

SEAren helburua flexibilitatea handitzea eta eskubideak kentzea izango da eta LABek argi du hori onartzerik ez dagoela. Gezurretan ari dira, flexibilitatearen atzean kaleratzeak baitaude, eta eskubide urraketen atzean, prekarietatea. Beraz, horiek ezin dira izan krisitik ateratzeko neurriak. Kontrakoa, bide horrek krisian sakontzea dakar.

Langileok tope jarri behar diogu horri. Horretarako azpimarratzekoa LAB, ELA, CCOO eta UGT artean hartutako konpromisoak. Lankidetza hori blokeoa gainditzeko erabili behar dugu. Akordioa interesgarria da, hiru puntu ditu:
– Hitzarmen sektorialaren aldeko akordioa. Hemen lan egin, hemen negoziatu. Madriletik ekarritako edozein hitzarmen beti txarragoa izango delako. Goazen herrialdeko negoziazio eremua babestera.
– Eskubideetan atzerapausorik ez. Hobekuntzak behar beharrezkoak dira.
– Gutxiengoan sinadurarik ez.

Modu honetan, sindikatu bakoitzaren aurreko estrategiak gainditzen ditugu batasunaren mesedetan, hitzarmenaren alde.

Akordioa oinarri, orain mobilizazio eredua denon artean sakondu behar dugu SEAren jarrera gainditzeko. Alternatiba badago, alternatiba borroka bidez piztu behar da.

Gasteizen, 2011ko azaroaren 11n

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Erantzuna Amaia Antxustegiri: ratioak betetzen dira… baina hori ez da zaintzea

Jarraian duzue Itsasne Nuñez Bilboko idazkaria eta Juankar Vizan Soziokomunitario sektoreko Bizkaiko arduradunaren iritzi-artikulua. Amaia Antxustegik Bizkaiko Batzar Nagusietan egin dituen azken adierazpenek, etxebizitza komunitarioetan...

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...