2026-09-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaAntonio Arraiza, Osasun Kudeaketako Zuzendariaren jarrera onartezina izan da

Antonio Arraiza, Osasun Kudeaketako Zuzendariaren jarrera onartezina izan da

Debagoieneko Ospitaleko sindikatuek (LAB, SATSE, ELA, CCOO eta SME) salatu dute Antonio Arraiza, Osasun Kudeaketako Zuzendariaren jarrera gaur ospitalera talde parlamentarioek egin dute bisitan. Hain zuzen ere Osasun Kudeaketako Zuzendariak debekatu egin die langileon ordezkariei bisitan laguntzea. Honek agerian uzten du sindikatuen presentziak enbarazu egiten diela.

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta SMEren oharra

Debagoieneko Ospitaleko sindikatuok Antonio Arraiza, Osasun Kudeaketako Zuzendariaren jarrera kazikil eta diktatoriala salatu nahi dugu gaur ospitalera talde parlamentarioek egin dute bisitaren aurrean.

Iazko ekainean sindikatuok jaso genuen gonbidapena talde parlamentarioen aldetik Osasun Batzordean agerraldia egiteko Debagoienako ESIan ditugun gabeziak azaltzeko. Gaur, parlamentariek bisita bueltatu digute.

Hala ere, eta jarrera despotiko garbiarekin, Osasun Kudeaketako Zuzendariak debekatu egin digu langileon ordezkarioi bisitan laguntzea. Adierazi digu “talde paralementarioekin biltzea utziko” zigula nahi bagenuen, baina ospitaletik kanpo eta bisita ofiziala amaitu ondoren (ez da horrelakorik gertatu).

Horrelako jarrerek berretsi baino ez dute egiten gure presentziak enbarazu egiten diela eta ez dutela nahi Debagoienako erabiltzaile eta langileok bizi ditugun gabeziak jakinarazterik.

Oker dabiltza jarrera horrekin kikilduko gaituztela uste badute. Honek indarrak ematen dizkigu ospitale honetan lanean ari garen langileon lan-baldintzak hobetu eta gure eskualderako kalitatezko osasungintzaren alde lanean jarraitzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Garbiñe Aranburu: “Etxebizitza prekarizazio iturri nagusietako bat bihurtu da”

LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak elkarrizketa egin du gaur goizean Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan.

Gora Garbitzaileak kolektiboa Bizkaiko garbiketako hitzarmenaren egoera salatzeko bueltatu da

CEBEK seinalatu dute blokeoaren arduradunetako bat bezala. Ekintzaileak garabi batera igo dira eta Bizkaiko patronalaren bulegoen aurrean, sirena hotsen bitartez, benetan negoziatzeko eskatu dute.

Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazioa blokeo-arriskuan dagoela salatu dugu

Mobilizazioa egin dugu Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazio mahaiaren zazpigarren bileraren aurretik. Orain arte, patronalak ez duela ekiparazioaren eta ratioen...