2026-02-01
HomeEkintza SindikalaANFASeko langileek greba egingo dute abenduaren 20an hitzarmen duin baten alde

ANFASeko langileek greba egingo dute abenduaren 20an hitzarmen duin baten alde

Desgaitasun intelektuala edo garapen-nahasmenduak dituzten pertsonen eta haien familien aldeko Nafarroako elkartea da ANFAS. Bertako enpresa-batzordeak, LABeko lau ordezkarik eta ELAko bostek osatuak, agerraldia egin du IruƱean azaltzeko duela bi urtetik hona zer egoera bizi duten beren enpresa-hitzarmenaren negoziazioan. Anfasek 140 langile inguru ditu, desgaitasun intelektuala duten 1.500 erabiltzaile inguru artatzen dituztenak.

Bi urte daramatzate ANFASen hitzarmen kolektibo berria negoziatzen. Zoritxarrez, denbora horren guztiaren ondoren, ANFASeko zuzendaritzak hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatzen jarraitzen du. Batzordeak langileen eskaera askori uko egin die akordio bat ahalbidetzeko, baina ANFASek bandan itxita jarraitzen du orain arte.

Azken proposamenean, enpresak % 4,5eko soldata-igoera proposatzen die ia kategoria guztiei 2023rako, baina honek ez du bermatzen Nafarroako KPIa  2022 eta 2023 urteetan.

Zuzendaritzaren partetik borondate falta ikusten dute negoziazioan aurrera egiteko eta langileen lan-baldintzak hobetzeko orduan. Azaldu dute bidaltzen dizkieten proposamenak gero eta okerragoak direla, eta 2022. urtea hobekuntzarik  gabe sinatzera bultzatzen gaituzte behin eta berriz.

Nafarroako KPIa % 6,6an itxi zen 2021ean, eta % 6,4an 2022an. “Ez gaude prest langileek erosteko ahalmena gal dezaten. Lanera etortzeagatik pobretu beharrik ez izatea exijitzen dugu. ANFASen kontuak positiboan itxi ziren 2022an, horregatik uste dugu profesionaletan inbertitzeko unea dela, hori baita lan eta bizitza duina eta kalitatezko zerbitzua bermatzeko modua”, adierazi dute.

Batzordeak, oro har, oso eskari argiak eta bidezkoak ditu, langileek hainbat batzarretan berretsiak: Nafarroako KPI langile guztientzat, kilometraia, lanbide-kategoriak parekatzea eta baimenak hobetzea. “Ez dugu amore emango, bidezko akordio bat behar dugu”, gaineratu dute.

Horregatik guztiagatik, abenduaren 20an greba eguna deitu dute ANFASen, egoera salatzeko eta hitzarmen duin bat eskatzeko. Deialdi zuzena egin diete lankideei: “Langile guztiok gara beharrezkoak borroka honetan; horregatik, datorren abenduaren 20an aktiboki parte hartzera animatzen zaituztegu”.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...