2026-09-19
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaAndrés Bódaloren askatasuna eskatu dugu, hirugarren gradua ukatu ostean

Andrés Bódaloren askatasuna eskatu dugu, hirugarren gradua ukatu ostean


LAB sindikatutik, Andrés Bódaloren familia eta lagunei eta Sindicato Andaluz de Trabajadores (SAT) osatzen duten guztiei gure elkartasun guztia eta besarkada iraultzaile bat bidali nahi diegu, eta, aldi berean, Bódalo pairatzen ari den egoera ere salatu nahi dugu. Hirugarren gradua ukatu berri diote, eta Jaengo espetxean preso jarraitu beharko du.

Andrés Bódalo 2016eko martxotik dago espetxean; bere delitu bakarra, beste askok bezala, bere herriarentzako askatasuna eta justiziarekin eta esplotatu eta esplotatzaile gabeko mundu batekin amets egitea da.

Ordutik Jaengo kartzelan dago preso, ezarri zioten hiru urtetako espetxe zigor bidegabea betetzen; sistema errepresiboak azken egunera arte betetzea nahi duen zigorra, hain zuzen ere.

Andrés Bódaloren atxiloketa eta espetxeratzea Espainiar Estatuak inposaturiko eta gobernu autonomiko ezberdinek txintik ere egin gabe aplikatzen duten errepresio olatu baten testuinguruan kokatu behar da. Errepresio honek helburu garbi bat dauka; beldurra eraginez, egoera injustuen aurka borrokatzen dauden mugimenduak indargabetzea, hain zuzen ere.

Kalera ateratzea beste irtenbiderik ez daukagu. Kalea, bertatik bota nahi gaituzten herri mugimenduaren espazio naturala da Bódaloren askatasuna eta herri langilearen askatasuna exijitzen dugun guztiok aktibatu behar duguna.

Hor bertan egin behar dugu borroka eta bertan irabazi behar dugu borroka hau, orain arte ikusi izan dugun bezala. Kalea irabaziz bakarrik lortuko dugu Andrés espetxetik ateratzea eta injustizia honekin bukatzea, ahal bezain azkar beti egon behar izan zuen tokira itzul dadin; bere jendearen artean, borrokaren lehen lerroan eta injustizien aurka borrokatzen.

Azaldutako guztiarengatik, LABek Euskal Herritik Andaluziako herria Andrés Bódaloren askatasun exijitzeko kaleak betetzera animatzen dugu. Hain justu, otsailaren 19an mobilizazioak egingo dituzte Jaenen. Egoera injustu honekin bukatzeko modu bakarra izango da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.