2026-08-16
HomeIndustriaBeiraAiara eskualdeko LABeko delegatuek Guardianeko zuzendaritzari bere jarrera alda dezala eskatu diote

Aiara eskualdeko LABeko delegatuek Guardianeko zuzendaritzari bere jarrera alda dezala eskatu diote

Aiara eskualdeko LABeko delegatuek Guardianeko zuzendaritzari bere opakutasuna eta bideratzen ari duen beldurrezko kanpaina mediatikoa albo batera utz dezala eskatu diote Laudion egindako Batzarrean.

Aiara eskualdeko LABeko delegatuek azaroaren 9an egindako batzarrean adostutako idatzia Guardian enpresan ematen ari den borrokaren inguruan
Aiara eskualdeko delegatuek Guardianeko zuzendaritzari bere opakutasuna eta bideratzen ari duen beldurrezko kanpaina mediatikoa albo batera utz dezala eskatzen diogu
Laudio, 2012ko azaroak 9

«Maiz egiten dugun moduan, gaur Aiara eskualdeko LAB sindikatuko delegatuek batzarra izan dugu. Oraingo honetan bi delegatu izan ditugu faltan, batzarrean ez dira agertu Guardian enpresan (beste delegatu batzuekin batera) itxialdian daudelako zuzendaritzak bilera noiz deituko duen zain. Gaurkoa itxialdiaren 4. eguna da eta zuzendaritzak ez du tutik esan. Hemendik gure babesa helarazi nahi diegu delegatu hauei.

Baita gure elkartasun beroena eta begirunea adierazi nahi diegu greba burutzen ari duten Guardian Llodioko langileei ere, non egunero enpresa ondoan euren eskubideak eta lanpostuak defendatzen ari duten.

Horregatik, eskualdean dauden lan zentruetako LABeko delegatuok, Guardianeko zuzendaritzari bere opakutasuna eta bideratzen ari duen beldurrezko kanpaina mediatikoa albo batera utz dezala eskatzen diogu. Aldi berean, gardentasunera hurbildu dadila eta Enpresa Batzordearekin bildu dadila behingoz eskatzen diogu ere.

Euskal Herriari biziarazten ari gaituzten gaur egungo egoera honetan, lana eratzea, banatzea eta mantentzea eremu sozial, politiko, sindikal zein enpresarientzako lehentasunak izan behar direla uste dugu. Horregatik, Guardianeko zuzendaritzari kaleratzeen mehatxua mahai gainetik lehen bai lehen kentzeari gonbidatzen diogu

Guardianeko zuzendaritzak euren langileen kontrako jarrera “mafiosoa” ezaguna da aspalditik, behintzat ospe hori daukate. Eskualdearen onuragatik, Guardianeko zuzendaritzari bere jarreran benetako aldaketa izan dezala eskatzen diogu, baita zintzotasuna, gardentasuna eta errespetua ere. Hau horrela ematen bada, Guardianeko gatazkaren amaiera hurbilagoa izango delakoan gaude.

Gora langileon borroka.

Aiara eskualdeko LABeko delegatuak»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...