AHTaren proiektua gelditzea eskatzeko Bilboko elkarretaratzea.

Gaur arratsaldean Donostia eta Bilboko Eusko Jaurlaritzaren delegazio aurrean AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako bi kontzentrazio burutu dira. Era berean, Urkullu lehendakariari zuzenduriko eta AHTaren gelditzea eskatzen duen gutun bat erregistratu da. Gutuna sindikatu eta eragile ezberdinek sinatu dute, LAB barne.

Iñigo Urkullu Renteria, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariari igorritako gutuna

«AHT GELDITU! ELKARLANAK EUSKO JAURLARITZA BERRIA AHTren PROIEKTUAREN INGURUAN INTERPELATZEN DU

Gaur, otsailaren 20an, Eusko Jaurlaritzak Donostian eta Bilbon dituen Ordezkaritzen aurrean Elkarretaratzeak egiten ari gara.
AHT Gelditu! Elkarlanak, Abiadura Handiko Trenaren aurkako koordinadorak eta azpian agertzen diren sindikatu eta gizarte eragileek Eusko Jaurlaritza AHTren proiektuaren inguruan interpelatzen dugu. Eusko Jaurlaritzari AHTren proiektua behingoan gelditzea eta bertan behera uztea eskatzen diogu. Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuek gizartearen oinarrizko beharrak bermatzea lehenetsi behar dutela uste dugu (hezkuntza, osasungintza, gizarte zerbitzuak eta beste) eta ez baliabide publikoen xahutzailea eta lurraldearen suntsitzailea den AHT moduko proiektu elitistak. Proiektu hau gaur egun, azpiegitura handien eredu gisa agertzen zaigu: defizitaren sinonimoa dena, errentagarritasunik gabea, zarrastelkeria hutsa dena eta gure lurraldea saretzen ez duena.

Ziurgabetasun ekonomikoen garaiak dira hauek prestakuntza eta gastu sozialen etengabeko murrizketekin. Euskal ekonomiarentzat jasangaitza da batere erabilgarritasun sozialik ez duen azpiegitura defizitario honetan tamaina horretako dirutza xahutzea. Hego Euskal Herrian AHTren eraikuntzarekin jarraitzeak gure herriaren etorkizuna hipotekatzea dakar, oinarrizko zerbitzu publikoen kalitatea jaitsiz eta gure ekosistemak, bioaniztasuna eta gure bizigaien oinarria den amalurra suntsituz.

Euskal Y-an aurrekontuaren herena bakarrik gastatu den arren, dagoeneko sozialki, ekonomikoki eta batez ere ingurumenari dagokionez jasan ditugun eraso eta kalteak nabarmenak dira: lurraldeari egindako kalte itzelak, lurren okupazioa, zabortegi berrien sorrera, harresi efektua, harrobi berrien irekiera edo daudenen gain esplotazioa zementua ekoizteko, CO2 isurketak, kutsadura, e.a.

Duela bost urte pairatzen dugun krisi ekonomiko larriaren ondorio latzena Europako langabezia tasa altuena edukitzea da, soilik Greziak eta Espainiak baino bajuagoa duguna. Geraldi egoera honetatik ateratzeko aukerak ez dira batere argiak zulo ekonomikoa handitzen baitoa. Klase xehe eta herrikoien poltsikoak hustutzen jarraitzen duten bitartean, pentsioak izoztuz, lansariak gutxituz, lanak prekarizatuz eta osasungintzan, hezkuntzan eta gizarte zerbitzuetan murriztuz, AHTren eraikuntzarekin soilik eraikitzaile zehatz batzuk aberasten dira, gizarte ezberdintasunen tartea handituz doan bitartean. Eta hau guztia, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin gertatzen ari da, gobernuko kideek elite ekonomikoen interesetara makurtzen diren titere moduan jarduten baitute.

AHT eraikitzeak lanpostuak sortzen dituela esaten digute. Jakina, baina sortzen duen lanpostu bakoitzeko (lan eta soldata baldintza ezin txarragoetan eta aldi baterako bakarrik) lau lanpostu galtzen dira egiten diren murrizketengatik, hauek bai egoki ordainduak, iraunkorrak eta kualifikatuak direnak.

Adituek egindako ikerketa sinesgarri bat bera ere ez dago AHTn egindako inbertsioa defendatuko duenik. Baliabide hauek zulorik gabeko azpiegitura honetan zarrasteltzen dira gure enpresa txiki eta ertainek behar duten finantziazioan lagundu beharrean edota behar ekonomikoak dituzten milaka sendien egoera hobetu beharrean. AHTren eraikuntzak eta funtzionamenduak sorturiko zorrak (Lemoizko zentral nuklearraren lanen eraikitze saioarekin gertatu bezala) datozen 50 urtetan edo gehiagotan ordaindu beharko ditugu, kostua baino hamar bider gehiago ordainduz, jakina.

AHTk ez du lurralde kohesioan laguntzen soilik hiriburuak lotzen baititu eta metropolizaturiko eredua bultzatzen du. Kaltetutako udalerriek bizi kalitatean eta ingurumenari dagokionez inpaktu zerrenda luzea pairatzen dute. Garraio aukerei dagokionez hobetu beharrean txarrera joan daitezke, gaur egun indarrean dauden aldiriko trenak desagertzeko aukerak baitaude, beste lurralde batzutetan gertatu bezala.

Estatu espainiarrean gertatzen den moduan, hau da, mantenimendu eta esplotazio kostu handiak eta bidaiari kopuru eskasa, AHTk Euskal Herrian ez du inongo errentagarritasun ekonomikorik, nabarmenki defizitarioa delarik, eta ondorioz, etengabeko finantziazio publikoa beharko luke bere funtzionamendurako. Proiektua justifikatzeko bidean, linea hauek merkantzia trafiko garrantzitsu bat izango zutela aipatzen badute ere, abiadura handiko politikak merkantzien tren-garraioa maila erresidual batera baztertzen du. Izatez, CEOEk eta bidai-antolatzaileek beraiek ere, abiadura handiko lineak merkantziak eramateko ezegokiak eta ziurtasun gabekoak direla adierazi dute.

Azkenik, euskal gizartearen baitan AHTrekin inolako kontsentsurik, informaziorik edo eztabaidarik eman ez dela nabarmendu nahi dugu eta hauen ordez propaganda, inposaketa eta aurkaritzaren kriminalizazioa ezarri dituztela. Beste behin ere AHT inongo zilegitasun sozialik ez duen inposaturiko obra dela adierazi nahi dugu.

Arestian aipatutako arrazoiengatik, 2013ko aurrekontuetan Eusko Jaurlaritzari AHTrentzat partida ekonomikorik onar ez dezala eta AHT behingoan geldi dezala eskatzen diogu AHT Gelditu! Elkarlanak eta sindikatu eta gizarte eragile hauek:

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT, CNT,
Berri Otxoak (Plataforma contra la Exclusión Social y por los Derechos Sociales), Argilan (Plataforma contra la Exclusión Social), Colectivo Renta Básica Universal, Desazkundea, Mugarik Gabe, Ekologistak Martxan, Eguzki Talde Ekologista, Sagarrak Ekologista Taldea, Bizizaleak Konpartsa Ekologista, MDMDA Taldea, Lau Katu Ortuella, Colectivo Las Trans, Sare Antifaxista

AHT GELDITU! INTERPELA AL NUEVO GOBIERNO VASCO SOBRE EL TAV

Hoy miércoles 20 de febrero estamos concentrados ante las delegaciones del Gobierno Vasco en Donostia y Bilbao.

La coordinadora opositora al TAV AHT GELDITU! Elkarlana. y los colectivos sociales y populares y los sindicatos firmantes al pie de este comunicado interpelamos al Gobierno Vasco en relación al proyecto del TAV. Volvemos a exigir al Gobierno Vasco el abandono y paralización del proyecto del TAV. Creemos que los presupuestos del Gobierno Vasco deben priorizar el satisfacer las necesidades básicas de la sociedad (como es el garantizar el derecho a la educación, la sanidad, los servicios sociales, etc) y no despilfarrar recursos públicos en proyectos elitistas y destructores del territorio como es el TAV, proyecto que a día de hoy se nos muestra como el mayor ejemplo de gran infraestructura sinónimo de déficit, falta de rentabilidad, derroche, desvertebración del territorio, etc.

En esta época de incertidumbre económica y de continuos recortes en gastos y prestaciones socialesese volumen de dinero supone un derroche gigantesco de recursos para una infraestructura deficitaria y de escasa utilidad social. que resulta insoportable para la economía Vasca. Dar continuidad a la construcción del TAV en Hego Euskal Herria supone hipotecar el futuro del país, degradando la calidad de los servicios públicos básicos (educación, sanidad, asistencia, etc.),y destruyendo la tierra sobre la que se sustentan los ecosistemas, la biodiversidad y nuestro sustento.

Aunque solamente se haya gastado una tercera a parte del presupuesto de la Y griega vasca, son evidentes las agresiones sufridas tanto a nivel social, como económicos, y principalmente de índole medioambiental, siendo muchas de sus consecuencias de carácter irreversible: enormes impactos sobre el territorio, ocupación de suelo, creación de escombreras, efecto barrera y visual, sobreexplotación y apertura de canteras para la producción de cemento, emisiones de CO2 y contaminación, etc.

Desde hace 5 años sufrimos una depresión económica gravísima, cuya consecuencia más dramática es que nos situamos a la cabeza de la tasa de PARO europeo, detrás de Grecia y España. Las perspectivas para salir del estancamiento no son claras pues todavía nos hundimos más en este pozo de ruina económica. Pero la situación social no es igual para todos. Mientras vacían los bolsillos de las clases humildes y populares ( rebajando salarios, precarizando el trabajo y recortando los gastos en sanidad, educación y en servicios sociales, bajada de los sueldos de los funcionarios, congelación de pensiones, etc.) con la construcción del TAV se enriquecen exclusivamente los constructores vascos y españoles, ampliándose aún más la brecha de las desigualdades sociales. Todo ello, gracias a la colaboración del gobierno vasco, pues sus miembros actúan como auténticos títeres de los intereses de las clases ricas.

Nos dicen que la construcción del TAV genera puestos de trabajo. Claro que sí pero por cada uno que crea – ciertamente en pésimas condiciones salariales, de trabajo, e inseguridad laboral y además de forma temporal -, por el contrario se destruyen CUATRO por la vía de los recortes, y siempre se tratan de empleos cualificados, estables y bien remunerados . No hay ningún estudio fidedigno realizado por expertos que defienda con un mínimo de entusiasmo la inversión efectuada en el TAV. Esos recursos son derrochados en lugar de aliviar la situación de las empresas pequeñas necesitadas de financiación y de las decenas de miles de familias con penurias económicas. Las deudas ocasionadas por la construcción y el funcionamiento del T.A.V. lo mismo que las obras del intento dela construcción de la central nuclear de Lemoiz, las iremos pagando durante los próximos 50 años o más, pero por un importe multiplicado por DIEZ.

El TAV no favorece la cohesión territorial, porque solo conecta las capitales y fomenta un modelo social y territorial metropolizado. Los municipios afectados sufren una larga lista de impactos medioambientales y sobre la calidad de vida, al tiempo que no verán mejoradas sus posibilidades de transporte e incluso es muy probable que vean suprimidos los trenes regionales que funcionan en la actualidad.

Al igual que el resto de líneas de alta velocidad existentes en el estado español, debido a los altos costes de mantenimiento y explotación y al escaso número de viajeros, el TAV en Euskal Herria no tiene ninguna rentabilidad económica, siendo especialmente deficitario, por lo que requeriría de financiación pública permanente para su funcionamiento. A pesar de las continuas justificaciones del proyecto basadas en que sería una línea importante de tráfico de mercancías, la política de alta velocidad relega el transporte ferroviario de mercancías a una capacidad residual. De hecho,la CEOE y los propios operadores han declarado que las líneas de alta velocidad no son fiables ni acordes para transportar mercancías.

Por último queremos destacar la falta de consenso, información y debate entre la ciudadanía vasca, que fue sustituida por la propaganda, la imposición y la criminalización de la oposición social. Es una obra impuesta que carece de legitimidad social.

Por todas las razones expuestas anteriormente, AHT Gelditu Elkarlana solicita al Gobierno Vasco que no asigne partida económica alguna para el TAV en los próximos presupuestos del año 2013 y reclama la paralización del TAV.

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT, CNT,
Berri Otxoak (Plataforma contra la Exclusión Social y por los Derechos Sociales), Argilan (Plataforma contra la Exclusión Social), Colectivo Renta Básica Universal, Desazkundea, Mugarik Gabe, Ekologistak Martxan, Eguzki Talde Ekologista, Sagarrak Ekologista Taldea, Bizizaleak Konpartsa Ekologista, MDMDA Taldea, Lau Katu Ortuella, Colectivo Las Trans, Sare Antifaxista

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . -n . . . . . . . . . urteko . . . . . . . . . . . . . . . . . . . -ren . . . . . . . -an. Sinatuta:» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}