2026-02-01
HomeEkintza SindikalaAguraingo DHL Euskal Log enpresako langileak borrokan lankide baten kaleratzea salatzeko

Aguraingo DHL Euskal Log enpresako langileak borrokan lankide baten kaleratzea salatzeko

Aguraingo DHL Euskal Log enpresako langileak konzentrazioa burutu zuten pasadan asteazkenean enpresaren aurrean, lankide baten kaleratzea salatzeko. LABetik, kaleratze hau orain arte eman diren sindikatu honetako afiliatu eta lagunen kaleratze bat gehiago dela salatu du.

2002 urtetik hona, etengabeko tanta-jarioa izan da, LABeko ordezkaritzak enpresako lehenengo akordioa lortu zuenean hasi zena. Akordio horrekin, langileen baldintzak hobetu ziren eta enpresak akordioa sinatu arren, ez zien garai hartako LABeko 5 ordezkariei inoiz barkatu eta ez da kasualitatea orain kaleratu duten lankidea, 5 ordezkari horietako bat izana.

Lehenengo akordio horretatik hona denbora luze pasatu da eta hark zituen edukiek ez dute zer ikusirik orain indarrean dagoen akordioarekin. Azken akordioak lan baldintza txarragoak ezartzen dizkie kontratazio berriei eta honek ekarriko zituen ondorioaz ohartarazi zituzten LABeko ordekariek: enpresak antzinatasun gehien zuten langileak kaleratuko zituela, eta ordezkatuko zituztela aldi baterako kontratua, merkeago eta errazago maneiatzen diren langile berriekin.

LABetik oraindik garaiz dabiltzala egoera konpontzeko adierazi eta enplegu duina eta kaleratzerik ez egotea borrokaren bidez lortzen dela azpimarratu dute.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...