2026-03-16
HomeIndustriaMetalgintzaAgoitzeko Siemens Gamesako langileenganako gure konpromiso osoa berretsi dugu, enpresaren txantaia argi...

Agoitzeko Siemens Gamesako langileenganako gure konpromiso osoa berretsi dugu, enpresaren txantaia argi eta iraunkorraren aurrean

Abuztuaren 7an, Agoitzeko Siemens Gamesako negoziazio epea bukatu zen. Deslokalizazioa eta ehunka lanpostu suntsitzea beste helbururik ez duen enpresa talde horrek ez du negoziatzeko inolako borondaterik izan; eta irits zitekeen bukaerarik txarrena daukagu orain. Gamesak egin duen bakarra kaleratzeei prezioa jartzea izan da.
LABetik, berriro ere, horrelako enpresa bat opor garaian eta oso aste gutxiko tartearekin ixteak enpresaren borondate txarra besterik ez duela adierazten salatu nahi dugu; ez du jarduerari eusteko edota bestelako aukerak bilatzeko inolako borondaterik eduki, ez beraien konpromisoz, ezta hirugarren batzuei aukera emanez ere; negoziazioak txantaia argi eta iraunkorra izan dira komite osoaren sinadura lortzeko (edo sinatu edo ez dugu euro bat bera ere emango…) .

Honengatik guztiagatik, LAB sindikatuak gure konpromisoa publikoki adierazten dugu aukera eta alternatibak arakatzen jarraitzeko, bai langile hauen etorkizunaren defentsan, baita bailara osoagatik ere.

Horregatik, hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuari erantzukizunez jarduteko eskatzen diogu. Egindako azken adierazpenak ez nahikoak dira, baita 2 milioi itzultzeko eskaera ere. Zenbat diru publiko oparitu diozue Gamesari azken urteotan? 2 milioi baino askoz gehiago. Eta zer gehiago egingo duzue? Argi eta garbi esan beharra duzue.

Bukatzeko, langileenganako gure konpromiso osoa adierazi nahi dugu; taldeak erabat erabakita eta antolatuta zeukan itxieraren aurrean, eta txantaia izugarriaren aurrean, baldintzak onartzea erabaki dute gehiengoz abuztuaren 8an, larunbatarekin egindako batzarrean.

LABetik, ordea, ez dugu horrelakorik onartzen. Borrokan jarraitzeko konpromiso argia adierazten dugu berriro ere. Gamesa entzun, hau ez da bukatu, honek jarraitu egingo du.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Etxeko eta zaintza langileak ere grebara!

Etxeko langileen hainbat elkartek, Denon Bizitzak Erdigunean plataformak eta martxoaren 17ko greba orokorraren deitzaileek (LAB, ELA, Steilas,Etxalde eta Hiru) agerraldia egingo dute Bilbon, greba...

Tubos Reunidosen, duintasunak, koherentziak eta klase-borrokak irabazi dute xantaiaren, mehatxuaren, beldurraren eta posibilismoaren aurrean

Gaur argi geratu da Tubos Reunidosen EREari buruz ez dela inolako akordiorik egon. Kontsulta-aldia astelehenean akordiorik gabe amaitu zela defendatzen genuenok zein luzapena proposatzen...

SIDENORen EZKUTUKO KALERATZERIK EZ! Lanpostuen defentsan borrokan jarraituko dugu

SIDENOR ACEROS ESPECIALES SLU-ko lan zentroetako LABeko ordezkariak bildu dira gaur agerraldi batean: Basauri, Azkoitia, Gasteiz eta Legutioko lantegietakoak, hain zuzen. Gure helburua bikoitza...