2026-08-13
HomeIndustriaEnergiaAberastasuna sortu eta banatzeko gai izango den ehun produktibo bat kontsolidatzea ekarriko...

Aberastasuna sortu eta banatzeko gai izango den ehun produktibo bat kontsolidatzea ekarriko duten tresna propioak aldarrikatu ditu LABek

Iberdrolako presidente José Ignacio Sánchez Galanen azken adierazpenen aurrean eta hari José Manuel Soria industria ministroak emandako erantzunaren haritik, LABek soluziobidea Euskal Herria behar propioak dituen eremu gisa aitortzetik hasi behar dela eraikitzen adierazi du, "aberastasuna sortu eta banatzeko gai izango den ehun produktibo bat kontsolidatzea ekarriko duten tresna propioekin".

Iberdrolako presidente José Ignacio Sánchez Galanen azken adierazpenen aurrean eta hari José Manuel Soria industria ministroak emandako erantzunaren haritik, LABen adierazpena

-Iberdrolak Espainian inbertsioak ez egitearen errudunaren inguruko eztabaida faltsu horrek atzean ezkutatu nahi duena da 1.000 lanpostu zuzen amortizatutzat emateko Iberdrolaren asmoa. Amortizazio hori ematen da konpainia elektrikoak 2.572 milioi euroko irabaziak aitortu dituen urte berean.

-Iberdrolak Euskal Herrian zergak ordaintzen baditu ere, iragarpen hauekin argi eta garbi geratzen da izaera horretako kapitalak ez daudela inolaz ere sozialki errotuta ez lurraldearekin ez bertako langileekin. Mota horretako kapitalek dibidenduarekin bakarrik dute konpromisoa. Zenbat eta gehigo, hobe, edozein preziotara izanik ere.

-Euskal Herriak, eremu industrializatu gisa, bere beharrak ditu. Energia behar handia du, eta gaur gaurkoz ezin dugu gure ehun industriala eta enplegua mota honetako sozietateen borondate espekulatiboaren araberakoa izatea onartu, ezta Madrileko politikoen eskutan utzi ere, gure behar eta eskarietatik urrun baitira horiek.

-Honek guztiak argi uzten du mekanismo propioak artikulatzeko dugun beharra, zerbitzua bermatzeko zentzuzko kostu batekin, inguruarekiko eta Euskal Herriko enpleguarekiko konpromisotik abiatuta. Eusko Jaurlaritzaren industria planak ere seinalatzen zuen arazo hori, baina ez irtenbidea. Euskal Herria behar propioak dituen eremu gisa aitortzetik hasi behar du soluziobidea eraikitzen, aberastasuna sortu eta banatzeko gai izango den ehun produktibo bat kontsolidatzea ekarriko duten tresna propioekin.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...