2026-09-18
HomeLAB SindikatuaLABIrudi hunkigarriak utzi ditu Maiatzaren Lehenak

Irudi hunkigarriak utzi ditu Maiatzaren Lehenak

Kaleak berreskuratzen hasi gara. 26 mobilizazio ibiltari egin ditugu Maiatzaren Lehenaren etorrerarekin, une hunkigarri ugarirekin, eta etxeetako leiho eta balkoiak atondu ditugu sindikatuaren eta euskal gehiengo sindikalaren irudi bateratuarekin. "Bizitza erdigunera, nuestro trabajo transforma el mundo" leloarekin gauzatu dugu Maiatzaren Lehena. Eguna nola joan den gogoratu nahi duzu? Egin klik bideoan!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.