2026-10-29
HomeEkintza SindikalaUGTk, CCOOk, eta UGTk Sidenorren egindako akordioa baztertzen dugu

UGTk, CCOOk, eta UGTk Sidenorren egindako akordioa baztertzen dugu

Publiko egindako akordioak ez du KPI ere bermatzen.

Dirudienez, bilera batek zenbat eta gehiago iraun, orduan eta hobea da akordioa. Agian, presaka negoziatu beharrean, egungo Akordio Markoaren indarraldia amaitzeko 2 hilabete geratzen direnean, gauzak lasai egitea izango zen zuzenena. Presak ez direlako bidelagun onak. Are gehiago, gatazka irekirik edo denbora-baldintzatzailerik gabe, uste dugu bilera bat 17 orduz luzatzea dela estrategiarik txarrena negoziazio batean. Eta horretaz harrotzea, alferrikakoa.

Betikoek, Basaurin adibidez bertako langileek baldintzak negoziatzeko aukera izatea eragotzi dutenek, plantilla saldu dute. Eta hori diogu, lortutako akordioak KPIa ere ez duelako bermatzen. KPIa %4,9an dago eta 2027rako %3,25eko igoera finkoa adostu dute. Eta primak ez daude gure esku. Gainera, topea jarri diote KPIren berrikuspenari. Ez dago inolako formularik aurreko akordioarekin galdutako erosteko ahalmena berreskuratzeko, eta gaur egungoan ere ez da bermatzen.

Sei urteko indarraldia duen hitzarmena adostu dute, 8 orduko murrizketa duena, urtean ordubete pasatxo. Eta ez du inolako neurririk taldearen gaitz txarrenetako bati aurre egiteko: lana, bizitza pertsonala eta familia-bizitza uztartzeko ezintasunari. Gainerakoa nola idazten den ikusi beharko da. Izan ere, zoritxarrez, ez da lehenengo aldia izango gauza bat kontatzen digutena eta beste bat sinatzen dutena.

LABen arabera, Sidenorreko langileek merezi dituzten baldintzak lortzeko aukera galdu da berriro. Berriz ere aukera galdu da, beren eskubideen alde borrokatuko direla argi dutenek borroka egin ahal izan dezaten. UGT, CCOO eta USOk oso bilera luzeaak aipatzen badituzte ere, dena prestatu dute Sidenorreko langileak ez antolatzeko eta horiek pobretzea eragozteko. Jainaga buru duen taldea, berriro ere, men egiten dioten sindikatuez baliatzen da langileak pobretzen jarraitzeko. Hiru sindikatu horiek enpresako bozeramaile gisa jarraitzen duten bitartean, Sidenorri inolako kritikarik egin gabe eta langileen baldintzak hobetzeko borroka egin nahi dugunak soilik seinalatuz, ez dago zer eginik.

Langileen aldarrikapenak aplika daitezela eskatzen jarraituko dugu. Hemen lan egin, hemen erabaki!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....

Gipuzkoako esku-hartze sozialean negoziazioari bide eman behar zaiola aldarrikatzeko atera gara kalera

Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko langileek beren aldarrikapenak barnebilduko dituen hitzarmena aldarrikatzeko manifestazioa egin dute Donostian. 10 hilabete pasa dira negoziatzen hasi zirenetik, eta Hedatzen patronalak negoziazioa blokeaturik dauka.

Bizkaiko metalgintzako mahaian FVEMek atea itxi dio plataforma bateratuari, eta eskubide murrizketei eusten die

Patronalak sindikatuek planteatutako hobekuntza guztiak baztertu ditu, eta otsaileko proposamenean jasotako atzerapausoek bere horretan segitzen dute. LABen ustez, plataforma bateratua aurkezteko eskakizuna negoziazioa blokeatzen jarraitzeko aitzakia izan da.