2026-08-22
HomeJardunaldiak«Erantzun sindikala mundu mailako krisi kapitalistaren aurrean»

«Erantzun sindikala mundu mailako krisi kapitalistaren aurrean»

Ekainaren 21 eta 22ko LABen 8. Biltzar Nagusiaren atarian Ipar Hegoa Fundazioak eta LAB sindikatuaren Nazioarteko Idazkaritzak «Erantzun sindikala mundu mailako krisi kapitalistaren aurrean» izenburupean nazioarteko jardunaldia antolatu dute. Ekainaren 20an ospatuko da Iruñean eta bertan biltzarrean parte hartuko duten nazioarteko ordekaritza zabalak haien borroken berri emango digute. Modu honetan, mundu mailako krisi kapitalista eta klase menderatzaileek inposatutako neurriei erantzuteko hainbat kontinenteetako sindikatuen esperientziak eta borroka sindikalak partekatzeko aukera izango da.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...