2026-09-10
HomeEkintza SindikalaBizkaiko esku-hartze soziala borrokan: benetako negoziazioaren alde!

Bizkaiko esku-hartze soziala borrokan: benetako negoziazioaren alde!

LABek, ELAk eta ESK-k salatu dugu Gizardatz Bizkaiko Esku Hartze Sozialeko patronala blokeo egoerara eramaten ari dela negoziazio mahaia.

2026ko urtarrilaren 29an hasi zen Bizkaiko Esku Hartze Sozialeko VII. Hitzarmen Kolektiboa negoziatzen. Harrezkero, eta sindikatuok proposatuta, bost multzotan antolatu eta aurkeztu ditugu gure plataformetan jasotako gaiak. Aurkezpen prozesu hau gaur, irailak 10,
amaituko da.

Hilabete hauetan, langileen ordezkariek proposamen zehatzak jarri ditugu mahai gainean lan baldintzak hobetzeko eta gure gizartearentzat ezinbestekoa den sektorea duintzeko.

Besteak beste, honako hauek planteatu ditugu:

  • Berdintasun planak eta jazarpenari aurre egiteko protokolo eraginkorrak.
  • Partzialtasuna eta behin-behinekotasuna desagerrarazteko neurriak.
  • Bosgarren lanbide kategoria kentzea.
  • Lanpostu hutsen protokolo argiak eta gardenak.
  • Kontziliazio neurriak hobetzea eta lizentzia berriak lortzea.
  • Hobekuntza espezifikoak sektorean nagusi egiten ari diren langileentzat.
  • Lanaldiari eta oporrei buruzko neurriak.
  • Arrisku psikosozialak prebenitzeko eta murrizteko neurri espezifikoak identifikatzea eta hartzea.
  • Sektorean dauden arrisku fisikoak prebenitzeko eta murrizteko neurriak.
  • Soldaten ekiparazioa eta hobekuntza, sektorea publiko bihurtzeko bidean pausoak ematen hasi.
  • Hizkuntza eskubideen eta trantsizio ekosozialaren aldeko neurriak.
  • Garapenerako lankidetzaren inklusioa (GKEak eta ORGak)

Zein izan da Gizardatzen erantzuna? Bat ere ez.

Aurrera egiteko eta langileen baldintzak hobetzeko balio beharko luketen proposamen horien guztien aurrean, Gizardatz ez da erantzun zehatzik ematen ari, ezta alternatibak planteatzen ere. Mahairik mahai, patronalak aurreko hitzarmenaren negoziazioak ekarri zuen hobekuntza handia errepikatu besterik ez du egiten, eta bere borondatea aurreko hitzarmenean lortutakoa sendotzea da. Gainera, adierazi digu ez duela soldata igoerarik edo hobekuntzarik aurreikusten proposatu ditugun alderdietan.

LAB, ELA eta ESKren ustez, jarrera hori ez da errealista eta ez die erantzuten sektorearen egungo beharrei, eta negoziazioa luzatu eta oztopatu baino ez du egiten, beharrik gabe. Nekez pentsa dezakegu aurreko hitzarmenaren negoziazioan, lan egiten duten erakundeekin haserrea eta nekea erakutsi zuen sektore batek, orain ez erronka berriei erantzuteko ez eta proposamenik egiteko ere gai ez den patronala onartuko duenik.

Sektorearen beharrak aldatu egin dira eta gehitzen jarraitzen dute. Bizkaiko Esku Hartze Sozialeko langileek funtsezko zerbitzuak ematen dituzte egunero herritarrentzat, eta, gehiegitan, beren lanaren erantzukizunarekin eta balio sozialarekin bat ez datozen baldintzetan egiten dute.

Hori dela eta, ez dugu onartuko sektorearen beharrak alde batera uzten diren bitartean dagoenari eustea helburu duen negoziaziorik. Eta ez dugu onartuko negoziazio kolektiboa sektoreko baldintzak izozteko erabiltzen jarraitzea. Benetako negoziazioa nahi dugu. Erantzunak nahi ditugu. Aurrerapenak nahi ditugu.

BIZKAIKO ESKU HARTZE SOZIALA BORROKAN. BENETAKO NEGOZIAZIOAREN ALDE!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskal langileei dei egiten diegu Ernaik igandean Donostian egingo duen manifestazio nazionalean parte har dezaten

Oldarraldi faxista eta erreakzionarioari aurre egiteko modurik eraginkorrena Euskal Herrian agenda sozial eta nazional eraldatzaile bat garatzea dela uste du sindikatuak, eta horren aldeko konpromisoa berretsi du, baita bide horretan Ernairekin elkarlanean jarraitzekoa ere.

Tubos Reunidosentzat enplegua eta bi lantegietako jarduera bermatuko dituen industria-proiektu baten aldeko eskakizunari eusten diogu LABen

Uztailean egindako azken bileraren ondoren, gaur berriro bildu gara Amurrioko eta Trapagarango lantegietako enpresa-batzordeak Tubos Reunidosen Konkurtso Administrazioarekin, enpresaren egoeraren eta inbertitzaile berriak bilatzeko prozesuaren jarraipena egiteko.

Azalpenak eskatuko ditugu Lanbideren Administrazio Kontseiluan, baliabide publikoak erabiltzerakoan ustez gertatu diren irregulartasun larriak argitzeko

Gaur jakitera eman den informazioaren arabera, PSErekin lotutako sare klientelar batek 56 milioi eurotik gorako diru-sarrerak jaso ditu azken hamabost urteetan, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzen eta administrazio publikoen kontratuen bidez, eta kopuru horren zatirik handiena Lanbidetik eratorria da. Gardentasuna, kontrola eta interes publikoaren defentsa eskatzen dugu LABetik.