2026-10-29
HomeEkintza SindikalaEnplegu zentro berezietan hitzarmen propioaren beharra aldarrikatu eta hemen erabaki nahi dugula...

Enplegu zentro berezietan hitzarmen propioaren beharra aldarrikatu eta hemen erabaki nahi dugula adierazi dugu

Langileek zentro hauetako negoziazioa blokeatuta dagoela salatu eta EAErako akordio bat eskatu dute, estatuko hitzarmenaren inposizioa saihesteko.

Patronalak EAE mailan enplegu zentro berezietako lehenengo lan-hitzarmena negoziatzeko aukera ukatzen du. Hori dela eta LAB, ELA eta ESK sindikatuok mobilizazioa egin dugu Bilboko auzitegiaren aurrean.

Agerraldi honen bidez sektoreko langileek jarraipena eman diote joan den martxoaren 14ko mobilizazioari; orduan hemen erabakitako 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde egin zen greba orokorraren baitan izan zen. Oraingoan, berriz, protesta etorri da LABek, ELAk eta ESKk patronalaren kontrako salaketaren ondorioz epaiketa egin delako; hiru sindikatuek enpresarioei leporatzen diete 13.000 langile baino gehiagok lan- eta bizi-baldintzak negoziatu eta hobetzeko duten eskubidea urratzea.

Sindikatuok gogorarazten dugu enplegu zentro berezien sektorean aspaldidanik galdegiten ari garela negoziatzeko esparru propiotik sortuko den hemengo hitzarmen bat, bizi duin eta autonomoa garatzeko aukera emango dieten lan-baldintzak izateko.

Gaur egun langileen %80 baino gehiago ozta-ozta iristen da hilean 1.500 euroko soldatara, eta kasu askotan ordainsaria osatzen da Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) pareraino; errealitate honek agerian uzten du sektorean pairatzen den egiturazko prekaritatea.

Halaber, LABek, ELAk eta ESK-k adierazi dugu herri-administrazioek erantzukizun zuzena dutela kolektibo honen garapenerako beharrezkoak diren lan- eta bizi-baldintzak bermatzerakoan. Haatik, irtenbideak bilatu ordez, administrazioek eredu horri eusten diote, zeinak sektoreko prekaritatea iraunarazten duen.

Gainera, sindikatuok nabarmendu dugu erakundeek bermatu behar dutela langile hauek ohiko enplegua izateko aukera, eta enplegu zentro berezietako jarduera aldi baterako izan dadila, ez behin betiko.

Horregatik, LABek, ELAk eta ESK-k Eusko Jaurlaritzari eta sektoreko patronalei eskatu diegu zinezko gogoeta egin dezatela egungo ereduaren inguruan; negoziazio-mahaia eratu behar da EAEko sektoreko lehen hitzarmena lortzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....

Gipuzkoako esku-hartze sozialean negoziazioari bide eman behar zaiola aldarrikatzeko atera gara kalera

Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko langileek beren aldarrikapenak barnebilduko dituen hitzarmena aldarrikatzeko manifestazioa egin dute Donostian. 10 hilabete pasa dira negoziatzen hasi zirenetik, eta Hedatzen patronalak negoziazioa blokeaturik dauka.

Bizkaiko metalgintzako mahaian FVEMek atea itxi dio plataforma bateratuari, eta eskubide murrizketei eusten die

Patronalak sindikatuek planteatutako hobekuntza guztiak baztertu ditu, eta otsaileko proposamenean jasotako atzerapausoek bere horretan segitzen dute. LABen ustez, plataforma bateratua aurkezteko eskakizuna negoziazioa blokeatzen jarraitzeko aitzakia izan da.