2026-06-26
HomeEkintza SindikalaELIS MANOMATICek bere langileen osasuna arriskuan jarri zuen eta mehatxuekin erantzun zien...

ELIS MANOMATICek bere langileen osasuna arriskuan jarri zuen eta mehatxuekin erantzun zien 42 ÂșC-rainoko tenperaturetatik babestu zirenei

LAB sindikatutik publikoki salatzen dugu atzo arratsaldean Gallartako ELISen instalazioetan bizi izandako egoera larria. Garbitegiko langileek 3 ordu eta 15 minutuko geldialdia egin behar izan zuten lan baldintzak guztiz onartezinak eta lan osasunaren babesarekin bateraezinak zirelako.

Lantegi barruko tenperatura 42 ÂșC-ra iristen zen bitartean, ELIS MANOMATICeko zuzendaritza ez zen gai izan langileentzako gutxieneko segurtasun-baldintzak bermatzeko. Osasun arrisku nabariaren aurrean, 20 langile inguruk aldi baterako utzi zituzten beren lanpostuak, beroagatiko ondorio larriagoak ekiditeko.

Argi utzi nahi dugu erabaki hau ez zela protesta bat izan, ezta presio neurri bat ere; biziraupen ekintza hutsa baizik. Enpresa batek 42ÂșC-tan lan egiten uzten duenean eta bere langileak babesteko neurri eraginkorrik hartzen ez duenean, langileak beraiek dira jardutera behartuta daudenak.

Larriena da ELIS MANOMATICek bere erantzukizuna onartu eta egoera onartezina zuzendu beharrean, langileen aurkako mehatxu eta presioen bidez erreakzionatzea erabaki duela. Orain, enpresak lan egin gabeko orduak errekuperatzea inposatu nahi du, eta bere osasunerako ageriko arrisku baten aurrean edonork egingo lukeena bakarrik egin zutenei leporatu nahi die erantzukizuna.

Onartezina da lan-baldintza seguruak bermatzeko betebeharra betetzen ez dutenak biktimak errudun bihurtzen saiatzea. ELIS MANOMATICeko zuzendaritzak ezin die sakrifiziorik eskatu langile akituei, lantokiko muturreko tenperaturek eragindako arriskuak kontuan hartzen ez dituen bitartean.

LABetik ohartarazi nahi dugu langileen osasuna ez dela negoziagarria. Ez dago ekoizpenik, ez entrega-eperik, ez interes ekonomikorik plantillaren segurtasunaren gainetik jartzerik.

Hori dela eta, gertaeren berri eman zaio Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzari, gertatutakoa iker dezan, dagozkion erantzukizunak zehatz ditzan eta halako egoera larriak berriro gerta ez daitezen neurriak berehala hartzea eskatuz.

LABek bere babes eta aitortza osoa adierazi nahi die, enpresaren pasibotasunaren aurrean, euren osasuna babesteko erabaki arduratsua hartu behar izan zuten langileei. Benetako arduragabekeria ez zen izan lanpostua aldi baterako uztea. Benetako arduragabekeria 42 ÂșC-tan lan egiten jarraitzea zen.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek arbuiatu egiten du Santurtziko udaltzain batzuek taser pistola baliatuz egindako interbentzio bortitza eta horren ondorioz hil den gaztearen senide, lagun eta gertukoei doluminak...

LABek Santurtziko Udalari eskatzen dio gertatutakoak berehala ikertu ditzala, ardura politiko zein mota guztietakoak argitu ditzala eta gertakari larri hauek berriz gertatu ez daitezen beharrezko neurri guztiak hartu ditzala.

Hezkuntza Departamentuak Iruñeko nekazaritza eta basogintzako ikastetxe integratuko “kortijo” delakoaren isiltasuna erosi nahi du

Joan den ekainaren 24ko ezohiko klaustroa ikaragarria eta beldurgarria izan zela erran daiteke. Klaustro horretan, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak kontsultara eraman zuen...

LABek EAJri eskatu dio Udalhitzeko mahaiaren negoziazioak aurrera egin dezan euskararen gaian %83tik gorako ordezkaritza sindikalaren iritzia kontuan hartzen duen EH Bilduren proposamena aintzat...

LABen iritziz Udalhitzeko lan-hitzarmenaren aurreakordioak ezinbestean jaso behar ditu sarbidean euskara eta gaztelania parekatuko direla. Gaur bildu da berriro ere Udalhitzeko mahaia, azken bi asteetan...