2026-10-02
HomeEkintza SindikalaEnpresaren axolagabekeria tarteko, bi bero-kolpe gertatu ziren atzo Sestaoko Arcelor Mittalen

Enpresaren axolagabekeria tarteko, bi bero-kolpe gertatu ziren atzo Sestaoko Arcelor Mittalen

Eusko Jaurlaritzak ezarritako alarma gorria zela eta, lantokiko zuzendaritzak “Krisi batzordea” deitu zuen, eta bertan eman zituen argibideak izan ziren, besterik gabe, hidratatuta mantentzea eta gatz mineralak hartzea. LABeko ordezkariek eskatu zuten alarma gorriak iraun bitartean jarduera eteteko, eta langileentzako tenperatura altuek dakartzaten arriskuaz ohartarazi zuten. Zuzendaritzak, ordea, ez zien jaramonik egin.

Arratsaldeko txandan, bi orduz lanean egon ostean, enpresa laguntzaileetako bi lankidek bero-kolpea izan zuten. Bada, larrialdi zerbitzuetara deitzean, esan zieten ez zegoela anbulantziarik eskuragarri eta 30 bat minutuan iritsi ahal izango zirela. Gauzak horrela, langileak eurak izan ziren beren autoetan lankideak ospitaleetara eraman zituztenak.

Gertatutakoaren ostean, zuzendaritzak erabaki zuen instalazioak geraraztea 16:30etik 20:00etara.

LAB sindikatuak urtebete baino gehiago darama lantoki honetarako benetan eraginkorra izango den beroaren aurkako prebentzio protokolo bat eskatzen; izan ere, egun indarrean dagoena ez da egokia halako enpresa batek dituen ezaugarriak aintzat hartuz gero. Berriki Osalan ere lantokian izan da instalazioak ikuskatzen, sindikatuak gai honen harira eginiko kontsulta baten ondorioz.

Atzokoan argi geratu zen enpresak entzungor egin diela LABetik behin eta berriro eskatu izan ditugun neurriei eta, hala, bere gordinenean azaldu denean baino ez diotela erreparatu arazoari.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...