Abetxukoko La Inmaculada ikastetxean izan gara, Kristau Eskolako ikasturte hasierako ekitaldia dela-eta. Elkarretaratzea egin dugu, EAEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako langileentzat lan hitzarmen duin bat aldarrikatzeko.
2024-2026 iraunaldia izango duen akordioak ez die erantzuten sektoreko langileen benetako beharrei, eta ez ditu behar bezala jasotzen negoziazioan planteatutako aldarrikapenak.
Lan Harremanen Kontseiluan eginiko bileran ITASUAk negoziazioak desblokeatzeko baldintza gisa jarri du greba bertan behera uztea, eta halakorik ez dute onartu langileek.
Langileen ordezkariok...