2026-02-01
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaZerbitzu publikoak langile publikoekin betetzea eskatu diote Egogain egoitzako langileek Gipuzkoako Foru...

Zerbitzu publikoak langile publikoekin betetzea eskatu diote Egogain egoitzako langileek Gipuzkoako Foru Aldundiari

Euren eskubideen aldeko borrokan ari dira aspalditik Eibarreko Egogain egoitzako langileak. Larunbatean, zentruaren egunean egin zute protesta eta eskari bat egin zioten egoitza kudeatzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiari, zerbitzu publikoak langile publikoekin betetzea eta azpikontratazioa gelditzea.

Euren eskubideen aldeko borrokan ari dira aspalditik Eibarreko Egogain egoitzako langileak. Larunbatean, zentruaren egunean egin zute protesta eta eskari bat egin zioten egoitza kudeatzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiari, zerbitzu publikoak langile publikoekin betetzea eta azpikontratazioa gelditzea.

LANGILEEN OHARRA

Egogainen azpikontrataziorik ez! Zerbitzu publikoak langile publikoekin!

EAJ-PNV eta PSE azken agintaldietan Egogain nagusien egoitzarekin egiten ari direna salatzeko idazten dugu oraingo honetan.

Testuinguruan kokatzeko, bi datu hauek azpimarratzea berebiziko garrantzia dute: Egogain, kudeaketa publikoa duen Gipuzkoako azken egoitza da eta askotan adierazi dugun bezala, menpekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen ditugu.

Kontua da, Gipuzkoako Foru aldundiak “pertsona helburu” duela behin eta berriz errepikatu eta komunikabideak propagandarekin josten dituen horretan, lanpostu pila deuseztatzeaz gain, guztiona den zerbitzu publikoa enpresa pribatuen esku uzten ari dela, eta azken aldian, inoiz baino gehiago: Garbitzaileak, “zaintzaile” izendatzen gaituzten erizain laguntzaileak, erizainak, mantenimenduko langileak, terapiako monitoreak, botika prestatzaileak, pertsonen begiraletza eta garraioaz arduratzen direnak, besteak beste.

Aldundiak onartu ez arren, zaintzen ditugun zaurgarritasun egoera handienean aurkitzen diren pertsonei, (pertsona helduak, gaixotasun mentalak dituztenak, e.a) ematen zaien arretaren kalitatean eragin kaltegarria du, enpresa hauek ez baitute beraien poltsikoak besterik ez begiratzen: pertsona guztien lanpostuak ez dituzte
betetzen, langileak etengabe aldatzen dituzte (aldi bateko lana lortzeko enpresa horietako bat balitz bezalako jokabideekin), langileen lan baldintza kaxkarrak, esplotazioa, langileak kaleratzeen beldurrez, lanaldi bikoizketak, e.a.

Berriki, Aldundiak “Zaintzen” enpresa salatu duela badakigu, senideei promestu zien gaueko erizainaren lanpostua hiru egunez bete ez zuelako. Erizain lanpostu publikoa kendu zuten, erizaina gauera pasatuko zutenaren aitzakiarekin. Txanda bakoitzean erizain bakarra utziz 166 erabiltzaile artatzeko. Lanpostu hau
amortizatu azpikontratako beste bat sartzeko, hau izan da Aldundiaren jokabidea.

Hau ez da eman den egoera isolatu bat izan, buruko gaixotasunen unitatean ere lehengoz “Zaintzen” enpresako langileak sartu ditu Aldundiak, Florentino Pérez-en kontu korrontearen mesedetan.

Zuen aberastasuna gure miseria da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...