2026-06-24
HomeIndustriaArte GrafikoakNafarroako grafikagintza sektoreak lanuzteak eta mobilizazioak deitu ditu AEGRANek hitzarmena berreskuratzeari uko...

Nafarroako grafikagintza sektoreak lanuzteak eta mobilizazioak deitu ditu AEGRANek hitzarmena berreskuratzeari uko egin diolako

LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek dei egin diete sektoreko langileei datozen hilabeteetan mobilizatzera, AEGRAN patronalak urte bat baino gehiago daramanean Nafarroako Grafikagintzako hitzarmenaz hitz egitera esertzeari ezetz esaten.

2025eko otsailaren 18an, Nafarroako grafikagintzako hitzarmena negoziatzeko legitimitatea duten lau sindikatuek (LAB, ELA, UGT eta CCOO) deialdi bat erregistratu zuten ofizialki, 2014an bertan behera utzi zen hitzarmen horren negoziazioak hasteko. AEGRAN patronalaren erantzun ezaren aurrean, eskaera formalki erregistratu beharrean ikusi zuten beraien burua.

Sindikatuek azaldu dute negoziatzen hasteko eskaera formalaren aurrean erantzuna jaso bazuten ere, alde soziala eta patronalaren arteko edozein elkarrizketa-hasierarako ezezko borobil bat izan zela, “oso argi utziz patronalaren eta patronala osatzen duten enpresen erosotasuna 2014an Nafarroako grafikagintzako hitzarmena erori zenetik sektorean eman diren lan-baldintzen prekarizazioarekin”.

Patronalaren ezezkoaren ondoren, sindikatuek sektoreko langileen 400 sinadura baino gehiago entregatu zituzten AEGRANen egoitzan. Hala ere, patronalak ez zuen erantzunik eman.

Sindikatuek salatu dutenez, “egindako bide honetan oso argi geratu da sindikatuok gaia ahalik eta adostasun handienarekin jorratu nahi dugula eta AEGRAN patronalak ez duela inolako asmorik Nafarroako grafikagintza sektoreko langileen lan eta bizi baldintzak duintzeko”. Egoera horren aurrean, sindikatuek lanuzteak eta mobilizazioak deitzea erabaki dute, AEGRANi presioa egiteko eta negoziazioan aurrerapausoak lortzeko.

Lanuzte orokorrak egingo dira apirilaren 23an eta maiatzaren 21ean 5:00etatik 6:00etara eta 13:00etatik 15:00etara, lantokietan elkarretaratzeak eginez. Era berean, ekainaren 11n greba eguna deitu da sektorean, mobilizazio orokorrekin.

Mobilizazio zehatz hauetaz gain, hurrengo hilabeteetan zehar dinamika ezberdinak burutuko dira Nafarroako grafikagintzako hitzarmenaren berreskurapena aldarrikatzeko.

Amaitzeko, sindikatuek mobilizazioekin bat egiten jarraitzeko deia egin diete sektoreko langileei, hitzarmen duin eta negoziatu bat lortzeko helburuarekin bat egin dezaten.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek jarraibide argiak eta zehatzak eskatzen ditu Nafarroako 0-3 zikloko tenperatura mugei buruz

LAB sindikatuak Hezkuntza Departamentuari eta Osasun Publikoari eskatu die tenperatura-mugei buruzko jarraibide argi eta zehatzak ezartzea 0-3 zikloa eskaintzen duten haur-eskoletan eta hezkuntza zentroetan. Azken...

Barakaldoko Usoa enplegu-zentro berezian hitzarmena #LortuDugu

Bi urte baino gehiagoko negoziazio prozesu luze baten ondoren, zeintzuetan mobilizazioak nahiz alderdi politikoekin eta langileen batzarrekin errondak egin diren, beharginen %99,5en babesarekin sinatu da.

LABek salatu du adimen artifiziala enplegua suntsitzeko aitzakia gisa erabiltzen ari direla Gueñeseko Konecta BTO enpresan

Lau langile kaleratu dituzte dagoeneko. Enpresa batzordeak ekainaren 22an eta gaur mobilizazioak egin ditu horiek berronartzea eskatzeko.